Ireki menu nagusia

Marcelino Ugalde ikastetxeko hondamendia

Marcelino Ugalde ikastetxeko hondamendia Ortuellako Marcelino Ugalde ikastetxean 1980ko urriaren 23an egondako gas-leherketa da. Leherketa hark, 52 hildako eragin zituen, 49 haur, bi irakasle eta ikastetxeko sukaldari bat.

GertakariaAldatu

Marcelino Ugalde ikastetxea 1972. urtean eraiki zen eta 1.300 haurrentzako lekua zeukan. Ortuellako Ganguren auzoan dago, herritik aldendutako gune garai batean alegia. 1980eko urriaren 23an gas-leherketa gertatzean, eskola barruan 800 eta 900 haur inguru zeuden, 28 gelatan banaturik. Goizeko hamabiak hamar gutxiagotan, leherketa izan zen, sotoan zegoen gas azpiegituran. Momentuan, eskolako beheko solairua behera erori zen, eta hondakinen artean, 80 edo 90 ume inguru harrapaturik geratu ziren.

Leherketa gertatu eta berehala, inguruan bizi ziren bizilagunak eta ortuellar guztiek, eskolara jo zuten, zer gertatu zen jakin eta hondakinen artean umeak salbatu ahal izateko. Izan ere, herritar gehienek, eskolan ikasten zuten umeak zituzten.

UrteurrenaAldatu

2005ean, leherketa gertatu eta hogeitabost urtera, Ortuellako udalak, ekitaldi berezia egin zuen, hildakoak gogoratzeko.

TelebistaAldatu

2008an ETB 2ko "La Caja Negra" saioak, gas-leherketari buruzko programa bat egin zuen, gertatukoaren zergaitiak ikertu eta azalpen bat bilatzeko.

Kanpo estekakAldatu