Marcellí Domingo
Marcel·lí Domingo Sanjuan (Tarragona, 1884ko apirilaren 26a - Okzitaniako Tolosa, 1939ko martxoaren 2a) katalan politikaria izan zen. Diputatua izan zen Gorteetan, eta Layretekin eta Alomarrekin batera federalismoaren aldeko Partit Republicá Catalá alderdia sortu zuen 1917. urtean. Atxilotu egin zuten, urte bereko langile-grebaren bultzatzaileetako bat zela leporatzen ziotelako, baina herriaren presioari esker aske utzi behar izan zuten berehala. Hurrengo urtean diputatu hautatu zuten Bartzelonako Gorteetan. Alderdi Erradikal Sozialista sortu zuen 1929. urtean eta Donostiako ituna izenpetu ondoren (1930) Frantziara ihes egin behar izan zuen 1930. urteko altxamenduko buruzagietako bat izateagatik. Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean Espainiara itzuli, eta Irakaskuntza Publikoko eta Nekazaritzako ministro izendatu zuen Manuel Azañak 1936. urtean, Marcelliren eta Azañaren alderdiek bat egin ondoren (Frente Popularra). Espainiako Gerra Zibilaren garaian Frantziara erbesteratu zen eta Okzitaniako Tolosan hil zen handik laster. Bereak dira En la calle y en la cárcel (1923, Espetxean eta kalean), On va Catalunya? (1930, Nora doa Katalunia?), ¿A dónde va España? (1930, Nora doa Espainia?) eta La experiencia del poder (1934, Aginpidearen esperientzia) idatziak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.