Marcelino Beroiz Lazcano

historialari espainiarra
Artikulu hau historialari nafarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beroitz (argipena)».

Marcelino Beroitz Lazkano (Iruñea, 1974ko urtarrilaren 26a) historialaria da. Nafarroako Unibertsitatean lizentziaturik, Nafarroako Unibertsitate Publikoan burutu zuen doktoretza, "Justicia y delincuencia en Navarra bajo el reinado de los primeros Evreux (1328-1349)", Juan Carrasco Perez irakaslearen gidaritzapean. Horretaz gain, NUPeko Erdi Aroko ikertaldean dihardu, non, besteak beste, "Sistemas fiscales y régimen tributario en el reino de Navarra. Siglo XIII-XIV" izeneko proiektuan parte hartu duen. Ikastaro eta bilera zientifikoetan hizlari, aldizkari espezializatuetan Nafarroako Erdi Aroaren inguruko hainbat artikulu idatziak ditu.

Marcelino Beroiz Lazcano
Bizitza
JaiotzaIruñea1974ko urtarrilaren 26a (50 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria

Liburuak aldatu

  • Crimen y castigo en Navarra bajo el reinado de los primeros Evreux (1328-1349) Iruñea, NUP, 2005.