Marcela de San Félix

idazle espainiarra (1605-1688)

Marcela del Carpio (Toledo, 1605eko maiatzaren 8a - Madril, 1688ko urtarrilaren 9a), Marcela de San Félix ahizpa izenaz ere ezaguna, Trinitateko moja, antzerkigilea eta poeta espainiarra izan zen, Lope de Vega eta Micaela de Lujánen alaba.

Marcela de San Félix

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarcela Lope de Vega Carpio y Luján
JaiotzaToledo1605eko maiatzaren 8a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1688ko urtarrilaren 9a (82 urte)
Familia
AitaLope de Vega
AmaMicaela de Luján
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmoja eta idazlea
Genero artistikoaolerkigintza
antzerkia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaTrinitario

Biografia aldatu

Gurasoak Lope de Vegaren eta Micaela de Luján aktorea izan ziren. Aitak Camila Lucinda, Lucinda edo Luscinda deitzen zion bertsotan. Lope Félix anaia bezala, Marcela neskame batek zaindu zuen Juana de Guardo amaordea hil zen arte (1613). 1621eko otsailaren 2an, 16 urte zituela, Madrilgo Trinitaria Oinutsen komentuan sartu zen, Marcela de San Félix ahizpa izenarekin.

Marcela komentuko ia lan guztiak bete zituen: hiru aldiz ama nagusia izan zen, nobizien irakaslea, hornitzailea, errefektorioaren arduraduna eta oiloen ardura zuena.

Aitarekin harreman oso ona zuen eta literatura-ohituretan imitatu zuen bai bertsoak bai eta gai erlijiosoetako komediak konposatzen zituenean. Gainera, lan guztietan egiten zuen aktore lana.

Bost idazki liburuki eta idatzitako autobiografia espirituala utzi zituen, lau liburukirekin batera erre zena, bere konfesore pertsonalak aholkatuta. Ondorioz, iritsi zaizkigunak hogeita bi erromantze, bi segidilla, bilantziko bat, hamarreko bat, endetxa bat, zortzi laudorio, lira bat eta sei antzezlan (Coloquios espirituales 'Elkarrizketa espiritualak' izenekoak). Bere lanean aparteko zirikatze satirikoa eta metrika eta hizkuntzaren erabilera berezia nabarmendu behar dira. Lanen artean: Las virtudes ('Bertuteak'), Muerte del apetito o La estimación de la religión('Apetituaren heriotza edo Erlijioaren estimazioa') eta zenbait laudorio, horietako asko ladiskideen moja sartzeagatik eskainita, baita Breve festejo ('Ospakizun laburra ere'), 1653ko Errege gauean antzeztutako lan alegorikoa.

Lanak aldatu

  • Marcela de Félix (1988): Obra completa. (Electa Arenal eta Georgina Sabat-Rivers editoreak). Bartzelona: PPU, 1988.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcela de San Félix