Marcel Carné
zinemagile frantsesa
Marcel Carné (Paris, 1906ko abuztuaren 18a - Clamart, 1996ko urriaren 31) zinemagile frantsesa izan zen.
Marcel Carné | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1906ko abuztuaren 18a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Clamart, 1996ko urriaren 31 (90 urte) |
Hobiratze lekua | Saint-Vincent Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, arte-kritikaria, zinema-kritikaria eta errealizadorea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
marcel-carne.com | |
|
Biografia
aldatuErrealismo poetikoa dute ezaugarri nagusitzat bere filmek. Jacques Prévert poeta ia beti izan zuen alboan, bere filmen gidoiak lantzen. Zenbaiten ustez, Frantziak eman duen zuzendari handienetakoa izan zen.
Aipatzekoak dira, bere filmografian, film hauek: Drama bitxia (1937), Lainoen kaia (1938), Eguna argitzen ari da (1939), Arratseko bisitariak (1942), Paradisuko haurrak (1945), Teresa Raquin (1953) eta Bisita zoragarria (1973).
Bigarren Mundu Gerraren ostean epaitu egin zuten, ustez nazi alemanen kolaboratzaile izan zelakoan, eta harrezkero ez zuten lortu bere filmek ordura arteko kalitaterik.
Filmografia
aldatu- 1929 - Nogent, Eldorado du dimanche
- 1936 - Jenny
- 1937 - Drôle de drame
- 1938 - Le Quai des brumes
- 1938 - Hôtel du Nord
- 1939 - Le jour se lève
- 1942 - Les Visiteurs du soir
- 1945 - Les Enfants du paradis
- 1946 - Les Portes de la nuit
- 1950 - La Marie du port
- 1950 - Juliette ou la Clé des songes
- 1953 - Thérèse Raquin
- 1954 - L'Air de Paris
- 1956 - Le Pays d'où je viens
- 1958 - Les Tricheurs
- 1960 - Terrain vague
- 1962 - Du mouron pour les petits oiseaux
- 1965 - Trois chambres à Manhattan
- 1968 - Les Jeunes Loups
- 1971 - Les Assassins de l'ordre
- 1974 - La Merveilleuse Visite
- 1977 - La Bible
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcel Carné |