Ireki menu nagusia

Mara (gaizkile-taldea)

Latin King taldeko kide baten tatuaiak.

Mara bat harreman intimo eta bizia duen pertsona talde bat da. Adiskidetasun edota elkarrekintza oso gertukoa izan ohi dute, eta ideal eta filosofia berak jarraitzen dituzte. Hori dela eta, talde-ekintzak egiten dituzte, parrandan ateratzetik indarkeria ekintzak burutzera. "Mara" hitza El Salvador, Guatemala eta Hondurasen erabili ohi da gaizkile-taldeak izendatzeko. Kolonbian "combo" hitza erabiltzen dute. 

Iberoamerikan oso esanahi ezkorra hartu du hitzak, eta ekintza biolentoak burutzen dituzten pertsona-talde eta hiri-tribuekin lotu ohi da.

Nazio Batuek balioetsi dutenaren arabera, marek lortzen duten diru gehiena drogen salmenta ilegaletik dator; 480 mila milioi euro osotara. Ameriketako Estatu Batuen Justizia Departamentuak 30.000 mara inguru daudela balioetsi du, 760.000 kiderekin.

Hitzaren jatorriaAldatu

"Mara" hitza "marabunta"-tik dator: bidean duen edozer suntsitzen duen inurri migratzaile talde baten izena. Aipagarria da "mara" elearen eta aipatutako animalia taldearen arteko erlazioa metaforikoa dela erabat, eta Ameriketako Estatu Batuetako hainbat hirietako gaizkile-taldeei egiten diela erreferentzia. Latinoamerikan sortutako taldeak izan ohi dira, XX. mende erdialdeko etorkinek ekarritako mugimendu geldiezinak. Garai hartan AEBetara iritsi ziren gaizkile horietako asko Gobernuak bota zituen, eta hala sortu zen "mara" mugimendua Latinoamerikan.

Ezaugarri nagusiakAldatu

Marak Ameriketako Estatu Batuetako hainbat lekutan (Los Angelesen, esaterako) sortutako gaizkile-taldeak dira. Gaur egun, El Salvador, Espainia, Guatemala, Honduras, Kanada eta Mexikora hedatu dira, AEBetatik haien jatorrizko herrietara erbesteratu dituzte eta. Maretako kideak "marero" deitu ohi dira eta batik bat Ertamerikakoak dira jatorriz. Talde handienetariko bat (kide kopuruari dagokionez) Mara Salvatrucha (MS-13) delakoa da. Ez du buruzagi bakar bat; talde edota azpi-talde txikietan dago antolatuta, "clica"-ren arabera (kokapen geografikoaren arabera). Latinoamerikan 700.000 kide baino gehiago ditu.

Mara horren delitu kantitatea dela eta, haien "negozioa" handitu dute, eta Sinaloako Kartelak kontratatu egiten ditu, "Zetak" geldiarazten laguntzeko (Estatu Batuen mugan borrokan aritzen den taldea).

MS-13ren ekintza kriminalen ondorioz, 2000 urtean FBI eta DEA sarekadak egiten hasi ziren, eta ehunka kide atxilotu zituzten AEBetan. 2009an oraindik ere ikerketetan jarraitzen zuten.

ErreferentziakAldatu