Mar Bella hondartza (katalanez: Platja de Mar Bella) Kataluniako Bartzelona hiriburuan dagoen hondartza bat da. Sant Martí barrutian dago. 500 metro luze eta 42 metro zabal ditu. 1992ko Udako Olinpiar Jokoak hasi aurretik eremu honetan burututako hirigintza eraberritzearen ondorioz sortua izan zen.

Mar Bella hondartza
Datu orokorrak
Motahondartza
Luzera500 m
Zabalera42 m
Geografia
Map
Koordenatuak41°23′55″N 2°12′43″E / 41.39853°N 2.21189°E / 41.39853; 2.21189
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Eremu funtzionalaBartzelonako metropoli eremua
EskualdeaBarcelonès
Kataluniako udalerriaBartzelona
Bartzelonako barrutiaSant Martí
Administrative quarter in BarcelonaDiagonal Mar i el Front Marítim del Poblenou
Ur-gorputzaMediterraneoa

Hondartza honek nudismorako gune bat du. Bestalde, udaldean jende homosexualentzako zuzendua dagoen taberna-diskoteka bat ere badago, bertan gauez festak egiten direlarik. Egunez taberna honek berezko funtzioa betetzen du. Tabernaren aurrealdea gay bainu zaleentzat zuzendua dago.

Kanpo estekak aldatu