María del Carmen Aguayo Torres

kordobar telekomunikazio-ingeniaria

María del Carmen Aguayo Torres (Kordoba, Andaluzia, XX. mendea) telekomunikazio-ingeniaria da, Malagako Unibertsitateko katedraduna.

María del Carmen Aguayo Torres
katedradun

Bizitza
JaiotzaKordoba
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMalagako unibertsitatea
telekomunikazio ingeniaritza
Jarduerak
Enplegatzailea(k)Malagako unibertsitatea

Biografia aldatu

Kordoban jaio zen eta bertan egin zuen batxilergoa. 1994. urtean Malagako Unibertsitateko Telekomunikazio Ingeniaritzan lizentziatu zen.[1] Unibertsitate berean, telekomunikazio-ingeniaritzan doktoratu zen 2001ean, Modulación multiportadora adaptativa para canales selectivos en frecuencia con desvanecimientos izeneko tesiarekin.[2]

Lan ibilbidea aldatu

1995ean hasi zen lanean, Malagako Unibertsitateko komunikazio-ingeniaritzako sailean, eta gero sail horretako zuzendaria izan zen.[3][4] Unibertsitateko katedraduna izan zen 2017az geroztik, Telekomunikazio Eskolan, baita telematika eta telekomunikazio sareen masterreko koordinatzailea ere. 2022tik "Emakumea eta Teknologia Hedy Lamarr katedra" zuzendu zuen.[5][6][7]

Bere ikerketa komunikazio mugikorretan zentratu zen. [2] Bere lan-eremuan nazioarteko topaketak antolatzeaz gain, teknologia transferentziarekiko interesak hainbat proiektu eta I+G kontratutan kolaboratu zuen. [8] [9] . [10]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu