María Ruiz de Gauna
María Ruiz de Gauna (Gasteiz, XV. mendea) Pedro Sánchez de Bilbao medikuarekin ezkondu zen, Teresa Sánchez de Bilbao, Juan Sánchez de Bilbao merkatariaren eta Pedro Sánchez de Bilbaoren ("el reconciliado" ezizenarekin ezaguna) ama. Sokaren Etxean bizi izan zen.[1]
María Ruiz de Gauna | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Biografia
aldatuMaría Ruiz de Gauna Pedro Sánchez de Bilbaorekin ezkondu eta Teresa Sánchez de Bilbao (Teresa "la degollada" ezizenarekin ezaguna) alaba izan zuten. Konbenintziazko ezkontza izan ze, María katoliko zaharra baitzen eta Pedro judu konbertsoen familiakoa[2]. Alabaren senarrak, Juan Martínez de Buendía, lepoa moztu zion Teresari eta bikorearen alabak, María eta Sancha, María Ruiz de Gaunaren eta bere semearen tutelapean geratu ziren. Juan Martínez de Buendía heriotz zigorrera kondenatu bazuten ere ihes egin eta Elisabet I. Katolikoaren barkamenaren eske joan zen, eta honek bizia barkatu zion armadan parte-hartzearen truke, turkoen aurka. Juanek gizon bat ordaindu zuen bere izenean enbarkatzeko, eta hiru urteetara Gasteizen agertu zen berriro ere. María Ruiz de Gauna armadan erroldatzearen eta barkuratzearen gezurra demostratu eta errege-erregina katolikoengana jo zuen. Isabel Iak, María Ruiz de Gaunaren eskaria onartu eta 1483ko abenduaren 24ean Juan Martínez de Buendíaren heriotz zigorra bete zuen.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Vitoria, a finales del siglo XV» El País 2005-05-26 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La estirpe de la casa del cordon» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2020-04-07 (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Las mujeres en Vitoria-Gasteiz a lo largo de los siglos. Recorridos y biografías. Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 183-184 or. ISBN 84-95577-20-8..
Bibliografia
aldatu- Manzanos Arreal, Paloma eta Vives Casas, Francisca (2001). Las mujeres en Vitoria-Gasteiz a lo largo de los siglos Recorridos y biografías. Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.