María Martos

Espainiako feminista

María Martos Arregui O'Neill (Manila, Filipinas, 1888-Madril, 1981eko ekainaren 11) feminista izan zen, Lyceum Clubaren sortzaileetako bat eta Señoritas egoitzan bizi zen.[1] María Baeza ere deitu zioten, Ricardo Baeza senar eta enbaxadorearen abizena hartu zuenean.[2]

María Martos
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Martos Arregui O'Neill
JaiotzaManila, 1888
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1987ko ekainaren 11 (98/99 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakemakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, kultura-ekintzailea eta liburuzaina
KidetzaLyceum Club Femenino
Residencia de Señoritas (en) Itzuli
Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionala
Izengoitia(k)María Baeza

Biografia aldatu

Martos feminista zen eta emakumearentzako hezkuntza duina lortzeko borroka egin zuen.

Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionaleko zuzendaritza batzordeko kide izan zen.

Elena Soriano lagun maitagarria zuen. Solasaldien anfitrioa zen. Antolatzen zituen literaturako solasaldietan, besteak beste Baroja familia egoten zen, lagun mina.[1] Idazteko zaletasuna izan arren, ez zuen lanik argitaratu, baina Ricardo Baeza senarraren laguntzailea izan zen. Senarra editorea eta diplomatikoa zen.

Irakaskuntzako Erakunde Askeko mireslea, Lyceum Club Femeninoaren sortzailea, eta elkarteko lehen batzarreko kide izan zen liburuzain karguarekin.[1]

1929. urtearen amaieran, Madrilen Espainiako Emakumeen Liga sortu zen, International League for Peace and Freedom-ekin (WILPF) lotuta. Elkarte berri hori Bakearen aldeko Espainiako Emakumeen Liga zen. Hasieran, hamabi emakumeko batzorde batek osatu zuen, besteak beste, María Martos, Clara Campoamor eta Matilde Huici.

Gerra zibilaren ondoren, Argentinara erbesteratu zen, baina laster itzuli zen Espainiara, 1947an. Itzulera horrek ez zuen inolako oihartzun publikorik izan, batez ere kulturaren aldeko aktibismoa izan arren, literatura lanik ez argitaratzeak, merituak kentzen zizkiolako bere jarduera laudagarriari.[3]

Erreferentziak aldatu

 

Kanpo estekak aldatu