María Kodama
María Kodama (Buenos Aires, 1937ko martxoaren 10a) argentinar idazle, itzultzaile eta literatura-irakaslea da, Jorge Luis Borges idazlearekin izan zuen erlazioagatik ezaguna.
María Kodama | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1937ko martxoaren 10a (86 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jorge Luis Borges (1986ko maiatzaren 22a - 1986ko ekainaren 14a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Buenos Airesko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, unibertsitateko irakaslea eta itzultzailea |
![]() ![]() |
BiografiaAldatu
Buenos Airesen jaioa, María Antonia Schweizer eta Yosaburo Kodama japoniarraren alaba da. Haren jaiotze urteaz eztabaida dago: ezkontza aktan 1941ean jaio zela esaten bada, jaiotze aktan 1937an jaio zela dokumentatzen da.
Jorge Luis Borges ikasketa saio batzuetan ezagutu zuen, komuneko interesak zituzten eta elkarrekiko interesa ere bai. Garai hartan, Borges islandieraz oso interesatuta zegoen eta biek ikasteari ekin zioten. Ikasketa kidea izan ondoren biek 1975an Ameriketako Estatu Batuetara joan ziren. Zenabit lanetan María Kodama Borgesekin kolaboratu zuen, esaterako Breve antología anglosajona (1978), eta Atlas (1984), munduan zehar elkarrekin egin zituzten bidaien narrazioak. Bestetik, elkarrekin Snorri Sturlusonen Edda prosaikoaren lehenengo liburua gazteleratu zuten; liburua La alucinación de Gylfi izenburuarekin plazaratu zen.
1978an Ricardo Wullicherek Borges para millones filma zuzendu zuen eta bertan Kodama agertu zen.
1986an Borgesekin ezkondu zen. Handik hilabete gutxitara idazlea hil egin zen. Ezkontza ahalordez Paraguaiko Asunción hirian egin zen.[1]
Gaur egun Buenos Airesen egoitza duen Jorge Luis Borges Fundazioaren burua da.[2]
ObraAldatu
- Homenaje a Borges, Ed. Lumen. (2016).
- Relatos, Ed. Sudamericana. (2018).
EreferentziakAldatu
Kanpo loturakAldatu
- (Gaztelaniaz):María Kodamarekin elkarrizketa, 2018an.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: María Kodama |