María Francisca Ulloa del Castillo

Emagina

María Francisca Ulloa del Castillo (Utrera, Sevilla, 1887ko urtarrilaren 29aAlcalá de los Gazules, Cádiz, 1967ko uztailaren 16a) emagina izan zen, La partera goitizenez ezaguna. Emakume aitzindaria.[1]

María Francisca Ulloa del Castillo
Bizitza
JaiotzaUtrera1887ko urtarrilaren 29a
HeriotzaAlcalá de los Gazules1967ko uztailaren 16a (80 urte)
Jarduerak
Jarduerakemagina

Biografia aldatu

Maria Francisca Utreran jaio zen. Manuel Ulloa Alcazar eta Maria Dolores del Castillo Rodriguezen alaba izan zen. Hogei eta zazpi urte zituela bertan ezkondu zen, Juan José Rodríguez Martinezekin, eta lehen semea ere hantxe izan zuen. Utreratik Medina-Sidoniara joan behar izan zuen, senarraren lanbidea zela-eta, Cadizko mendilerroko herri batera. 1925ean lau seme-alaba zituen, garai hartako Espainian garai txarrak bizi ziren eta bera ez zegoen besoak gurutzatuta geratzeko prest.

Medinan adiskidetasun handi samarra hartu zuen emagina zen auzoko Josefa izeneko emakume batekin eta M. Franciscari bere etorkizuneko lanbidearekiko bokazioa sortu zitzaion. Ez zuen bide erraza aukeratu, ia 40 urte zituen, Primo de Riveraren diktaduraren garaia zen, bera mendilerrotik galdutako herri txiki bateko gizarte klasista batean bizi zen eta halere ikastea erabaki zuen.[2]

Ikasketak aldatu

Emagin aritzeko behar zituen hiru urteko ikasketak egin ahal izateko, Cadizera joan zen eta jarri zen bi haur txikienekin. Bi haur nagusiak Medinan geratu ziren aitarekin eta auzoko Josefaren laguntza etengabea izan zuten. Elementuen kontra borrokatuz, hiru urteren buruan, bi haurrekin itzuli zen, besapean bere emagin titulua zuela.[2]

Emagin ibilbidea aldatu

Handik gutxira, Alcalá de los Gazules muino baten gainean zabaltzen den inguruko herri eder batean jarri zen familia. Han hazi zen bere familia eta bertan bizi dira oraindik bere ondorengo asko. 1934an Alcalako Udaleko emagin izendatu zuten eta 24 urtez jardun zuen. Gero, aske lanean jarraitu zuen, harik eta, adinez nagusi zela, ikusmena ia galdu zuen arte. Alcalan kortiatxo asko zeuden eta jende asko bizi zen herritik kanpo. 40 urtean hiruzpalau belaunaldi ekarri zituen mundura.

Herrian mugiltzeko eta inplikatzeko zuen gaitasunagatik emakume maitatua izan zen, herrian bertan, mendian eta eguneko edo gaueko edozein ordutan erditzea alde batera utzi gabe, eta dohain jardun zuen aberats ez ziren familientzat.[2]

Hura ezagutu zutenen esanetan, behartsuenei lagundu zien, jaioberriak janzteko arropa bilatzeraino. Bizpahiru eguneko erditzeak suertatzen zirenean eta, bera hantxe egoten zen. Distantzia ere ez zen arazo, soroetara joaten zelako, garai hartan Alcalako biztanleak sakabanatuta zeudelako. Zaldiz ibiltzen zen eskatzen ziotenean, beti bere etxean zuen eta kaletik jotzen zen kanpaitxoari begira.[3]

Aitortzak aldatu

  • Alcalá de los Gazules herriak, laurogeita hamarreko hamarkadan bere balioa aitortzen jakin zuen, bere omenez “María Ulloa La Partera” izeneko kale bat izendatuz.[2]
  • 2022an Cádizko Diputazioak egutegi feminista batean sartu zuen María Ulloa, familia eta lana bateratzeko borrokan aitzindari izan zen emakume baten historia zabaltzeko.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. «Maria Francisca Ulloa del Castillo» geni_family_tree (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  2. a b c d «María Francisca Ulloa del Castillo» historiamujeres.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  3. Jiménez, Francisco J.. (2022-04-24). «La partera, una mujer adelantada a su tiempo: una luchadora reconocida un siglo después» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  4. «La historia de 'La partera de Alcalá de los Gazules' o...» www.meneame.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).

Kanpo estekak aldatu