Ireki menu nagusia

María Asunción Aramburuzabala

mexikar enpresaburua

María Asunción Aramburuzabala Larregui (Mexiko Hiria, 1963ko maiatzaren 2a) mexikar enpresaburua da. Bost mila milioi dolar baino gehiagoko ondarearekin, Mexikoko emakume enpresabururik aberatsenetakoa da.[1]

María Asunción Aramburuzabala
MaAsuncionAramburuzabala.gif
Bizitza
Jaiotza Mexiko Hiria1963ko maiatzaren 2a (56 urte)
Herrialdea  Mexiko
Familia
Ezkontidea(k) Roberto Miranda Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Instituto Tecnológico Autónomo de México Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak enpresaburua

BizitzaAldatu

María Asunción Aramburuzabala Mexiko Hirian jaio zen 1963an. Gaztetan Mexikora joandako Félix Aramburuzabala eskoriatzar enpresaburuaren biloba da, Grupo Modelo garagardotegiaren sortzaileetako bat eta enpresaren presidente izandakoa.[2] Bere aita, Pablo Aramburuzabala Ocaranza, garagardotegiaren akziodun nagusia izan zen.

Aramburuzabala Kontabilitatean lizentziaduna da Mexikoko Teknologia Institutu Autonomoan. 1995ean aita hil zitzaion eta 1996an Grupo Modeloren presidenteordetza hartu zuen.[2][3] Gainera, Tresalia Capital aliantza sortu zuen bere ahizpa eta bien amarekin familiaren inbertsioak dibertsifikatzeko.

1982tik 1997ra Paulo Patricio Zapata Navarrorekin ezkonduta egon zen eta bi seme izan zituzten: Pablo eta Santiago. 2005ean apirilaren 23an Antonio Óscar Garza Quintana hartu zuen senar, Ameriketako Estatu Batuen enbaxadorea Mexikon, baina banandu ziren 2009an.[4][5]

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Maria Asuncion Aramburuzabala & family» Forbes . Noiz kontsultatua: 2018-03-09.
  2. a b (Gaztelaniaz) Valencia, Sonya (2006-01-08) «´Mariasun´ Aramburuzabala, un genético amor por los negocios» El Universal . Noiz kontsultatua: 2018-03-09.
  3. (Ingelesez) Thompson, Ginger (2002-07-20) «THE SATURDAY PROFILE; Daddy's Girl Turns Beer-and-TV Billionaire» The New York Times . Noiz kontsultatua: 2018-03-09.
  4. (Gaztelaniaz) Varela Mayorga, Rita (2007-10-21) «La heredera que rompió moldes, Aramburuzabala» El Universal . Noiz kontsultatua: 2018-03-09.
  5. (Gaztelaniaz) «Aramburuzabala y Garza se divorcian» Expansión 2010-05-10 . Noiz kontsultatua: 2018-03-09.