Manuela Etxarri

nafar bertsolaria

Manuela Etxarri Zabaleta (Izaba, 1816ko otsaila[1] - Donostia, 1893ko maiatzaren 14a) bertsolaria zen, nafarra, Izaban jaio eta Leitzan hazia, eta Segurara bizitzera joan zena.[2]

Manuela Etxarri
Bizitza
JaiotzaIzaba1816ko otsaila
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1893ko maiatzaren 14a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Bizitza aldatu

Manuela Etxarri Zabaleta Izaban jaio zen eta Leitzan hazi. Segurara joan zen bizitzera, eta plazaz plaza bertsotan ibili zen bere senarrarekin, Joakin Luzuriaga Oria (1824-1884) Segurako itsua-rekin.[3][4][5] Manuela eta Joakin 1861ean ezkondu ziren, bigarren ezkontzan, biak alargunak baitziren. Manuelak ez zuen seme-alabarik, baina Joakinek lau zituen. Seme txikiena, urtea betetzerako hil zen, 1862an. Beste bat, 4 urterekin, 1863an. Manuelak eta Joakinek bi umerekin egin zuten aurrera. Bizitza zaila izan zuten. Antonio Zavalak dion bezala «Mundu onek begitarte bigunik erakutsi zien gizagajo aiei!». Diru iturri handirik gabe, ezkondu, eta bertsoak saltzeari ekin zioten. Manuelak panderoa jotzen zuen eta Joakinek gitarra.

Donostian egin zituzten azken urteak, San Antonio Abad Ospitalean. Jende behartsua hartzen zuten ospitale horretan. Manuela 1893ko maiatzaren 14an hil zen, bihotzeko arazoek eraginda, Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoko heriotz agiriak[6] dioenez. Ez dago argi Manuelak zenbat urte zituen hil zenean. Nafarroako Elizbarrutiko Artxiboko jaiotze agiriari kasu egiten badiogu, Manuela 1816ko otsailean jaioa zen, beraz, 1893ko maiatzean 77 urte zituen. Donostiako Elizbarrutiko Artxiboko heriotz agiriak, berriz, 71 urte zituela dio.

Obra aldatu

Manuela plazaz plaza aritu zen bertsotan, Segurako itsua-rekin. Ikuskizun moduan aritzen zirela ematen du, oraintxe elkarri sekulakoak esanez eta oraintxe elkarri laudorioka. Hiru bertso-sail gorde dira Manuelak eta Joakinek elkarrekin kantatzen dutenak. Batean, hala esaten dio Manuelak:


Bizimodu oberik

iñork ere al du?

Zuk gitarra jotzen da

nik paperak saldu;

zori onian ziñan

mundura azaldu,

Manurekin tratuan

etzenduen galdu[4].

Erreferentziak aldatu

  1. Iruñeko Elizbarrutiko Artxibo Historikoa - Izabako San Zipriano elizako jaiotze agiriak, 1go liburua, 1813-1850 urteak, 12 orrialdea, 6 zk-a.
  2. Agirre-Goia, Eñaut. «Hiru adibide berri, emakume bertsolariak beti plazan aritu diren adierazgarri.» (PDF) Ikergazte 2019, Giza zientziak eta artea, 148-152 (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
  3. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Segurako Itsua - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  4. a b Zavala, Antonio. (1971). (PDF) Pastor Izuela (1780-1837), Ezkioko eta Segurako itxuak. (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
  5. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Segurako Itsua - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
  6. Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa. San Antonio Abad Ospitaleko 6. heriotz-liburua, 117 v orria, 75 zk-a