Manuel Maria Ynchausti

Manuel Maria Ynchausti Romero (Manila, 1900eko urriaren 19a - Uztaritze, 1961eko apirilaren 17a) euskal jatorriko estatubatuar enpresaburu, kristau filantropo eta euskal kulturaren ekintzailea izan zen, ezaguna Espainiako Gerra Zibila dela eta errefuxiatutako euskal herritarrei, haurrak bereziki, Ipar Euskal Herrian harrera emateagatik. EAJ alderdiarekin harreman estuak izan zituen eta Jose Antonio Agirre lehendakariari Europatik Ameriketako Estatu Batuetara ihes egiten eta hango gobernuarekin zituen harremanei esker bertan bizi eta lan egin ahal izan zuen. 1947 urtean Ipar Euskal Herrira itzuli eta euskal kulturaren sustapenean lan handia egin zuen, Eusko Ikaskuntzaren VII. eta VIII. kongresuen antolaketan esaterako.

Manuel Maria Ynchausti
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel Maria Ynchausti Romero
JaiotzaManila1900eko urriaren 19a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaUztaritze1961eko apirilaren 17a (60 urte)
Hezkuntza
HeziketaUnibertsitate Zentrala
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta filantropoa

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.