Manuel Losada
Galo Manuel José Losada Pérez de Nenin (Bilbo, Bizkaia, 1865eko urriaren 16a - 1949ko urriaren 9a) margolaria eta kartelgilea izan zen.[1] Lekuona, Bougereau eta Carriérerekin hasi ondoren, Parisa joan zen ikastera. Ignacio Zuloagarekin eta Anselmo Guinearekin batera Bilboko Kurding Club eratu zuen.
Manuel Losada | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1865eko urriaren 16a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Begoña |
Heriotza | Bilbo, 1949ko urriaren 9a (83 urte) |
Familia | |
Familia | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Kidetza | Kurding Club |
Bizitza
aldatuJaioterrian eta Parisen egin zituen margolaritza-ikasketak. Pintore, zaharberritzaile, muralgile, kartelgile, eszenografo eta liburu-marrazkilari gisa egin zen ezagun.
1897an Gregoria Moya Odriozolarekin ezkondu zen, eta harekin hiru seme-alaba izan zituen: Flora, Alberto eta Maritxu. Bere lehen etxebizitza Najan izan zuten, baina Marzana kalera joan zen 1917ra arte. Orduan Begoñara mugitu ziren, “Etxe Handia” izeneko pisu batera. 1929an inauguratu zuten Pedro Gimon arkitektoak diseinatu zion txaleta, Losadak goialdean pinturekin apaindu zuena. Askoz lehenagotik (1899) Arbieto kalean estudio berri bat egina zuen.[2]
Bilbo zaharreko ohiturak jasotzen dituzten olio pintura asko utzi zuen. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako Akademiako urgazle (1909), Bilbon sortu berri zen Arte Eder Museoko zuzendari (1913), eta Bilboko Artisten Elkarteko ohorezko lehendakari izendatu zuten (1945).
Erakusketa ugari egin zituen Euskal Herrian, Europan eta Espainiako estatuan, Madrilen izan ezik.
Lan nabarmenak
aldatu- Karmelo Etxegarai, Juan Carlos de Gortázar eta Enrique Areilzaren erretratuak
- Aizkolaris en Begoña (Euskal Herria museoa)
- Antiguo edificio de La Bolsa
- El Arenal (Bilbao Bizkaia Kutxaren bilduma)
- El descendimiento en la plaza vieja
- El día del Corpus en la plazuela de Santiago
- El puente colgante de Bilbao (Bilboko Arte Eder Museoa)
- Femmes basques allant au marché
- Gitanas con vascos
- Gitanas en el mercado
- Gitanos en el mercado (Bilboko Arte Eder Museoa)
- Jouer de Guitare
- La buenaventura
- La ermita
- Las walkirias (Bilboko Elkarte Filarmonikoaren bilduma)
- Les dames au balcon (Bilbao Bizkaia Kutxaren bilduma)
- Llegada del Paquete de la Guayra a San Agustín (Sociedad Bilbaína)
- Los remeros (Bilboko Arte Eder Museoa)
- Marchand de billets de loterie
- Palacio de Quintana
- Paseando por el Arenal de Bilbao
- Paysans basques, Julián y su madre
- Plaza Nueva inundada (Bilbao Bizkaia Kutxaren bilduma)
- Salida de una barca de socorro
- Suite del Abra
- Vendedor de lotería (Bilboko Arte Eder Museoa)
Muralista gisa, Kurding kluberako obra handia margotu zuen (1894), eta 1945ean, tamaina handiko mihise bat egin zuen, zezenketaren inguruko gaiarekin, Bilboko Cocherito Klub ospetsurako. 1911n, Azkueren Itsasora operarako apainketa irudikatu zuen, eta 1914an, Oscar Rochett-en Malvina obrarako.
1930ean, Jose Oruetak idatzitako Memorias de un bilbaíno liburua irudiz hornitu zuen.
Aitortzak
aldatu- Bilboko udalak Losada Margolaria izena eman zion Santutxuko kale bati.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Galo Manuel José Losada Pérez de Nenin. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Cava Mesa, María Jesús. (2006). «Manuel Losada, 1865-1949, Más que un maestro del “pastel”» Bilbao (Bilbodo udala): 9..
Bibliografia
aldatu- Manuel Losada (1865-1949), Catálogo razonado (óleos, pasteles, dibujos). Bilbao 2004. ISBN 978-84-609-2936-9
- Los cuadros del Kurding Club. En el Centenario de la Sociedad Filarmónica. Varios autores. Museo de Bellas Artes de Bilbao 1996.
- Manuel Losada. M. Llano Gorostiza. Espasa Calpe. Madrid 1975
- Bilbao en el arte. Volumen 2. Javier Viar. Bilbao 2000. ISBN 84-8056-192-0
- Juan de La Encina y el Arte de su tiempo, 1883-1963. Varios artistas. Bilbao, ISBN 8480261137
Kanpo estekak
aldatu- Manuel Losada. Maestros del retrato. HIru koadro.
- Manuel Losada Pérez de Nenín, Artnet,com. Bederatzi koadro
- Más que un maestro del “pastel”
- El Bellas Artes presenta restaurada una obra del pintor Manuel Losada El País. 1999-01-15
- Salen a la luz tres obras de la 'Suite del Abra' de Manuel Losada Elcorreo, 2016-10-18