Manuel Ibáñez i Escofet

Manuel Ibáñez i Escofet (Bartzelona, Katalan Herriak, 1917ko abuztuaren 2a - 1990ko abenduaren 15a) katalan kazetari eta idazlea izan zen. Bere obra katalanez idatzi zuen.

Manuel Ibáñez i Escofet
Bizitza
JaiotzaBartzelona1917ko abuztuaren 2a
Herrialdea Espainia
Heriotza1990eko abenduaren 15a (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)El Correo Catalán (en) Itzuli
El Matí (en) Itzuli
La Vanguardia
Tele/eXpres (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaQ11914916 Itzuli

Biografia aldatu

Kazetaritzan Espainiako II. Errepublikaren garaiko azken aldera hasi zen, 1938an, El Matí egunkari katolikoko erredaktore gisa; politikoki, Unión Democrática de Cataluña alderdiari lotuta zegoen egunkari hori.

Gerra Zibila bukatutakoan, eta bere iragan errepublikazalea zela-eta hainbat arazo izan ondoren, 1952an ideologia karlistako El Correo Catalán egunkariko zuzendari izendatu zuten, eta egunkari hura modernizatzen eta katalanizatzen lagundu zuen.

1968an beste egunkari baten zuzendaritza hartu zuen, Tele-Exprés egunkariarena, eta demokraziaren aldeko taldeen bozeramaile bihurtu zuen. Horrek ateak zabaldu zizkien kazetarien belaunaldi berriei, haien artean Manuel Vázquez Montalbán, J. M. Huertas Clavería, Francisco Candel, Pere Oriol Costa.

1975ean, kargua utzi, eta garai hartako La Vanguardia Española egunkariaren zuzendaritza-taldean sartu zen. Bertan jardun zuen hil arte, eguneko zutabe bat idatziz.

Lankidetza ugari ere egin zuen prentsan: La corda fluixa (1971) eta Les arrels i les fulles (1985).

Bestalde, Josep Tarradellas eta Jordi Pujol Generalitateko presidenteen aholkulari izan zen. Garai horretan Les nostres coses, Desperta ferro eta La nostra gent telebistako saioen zuzendaria izan zen. 1990ean, hil baino lehenago, Memòries lana argitaratu zuen.

Erreferentziak aldatu