Ireki menu nagusia

Manuel Gutiérrez Mellado

Manuel Gutierrez Mellado» orritik birbideratua)

Manuel Gutiérrez Mellado (Madril, 1912ko apirilaren 30a - Zaragoza, 1995eko abenduaren 15a) espainiar militar eta politikaria izan zen, Zentro Demokratikoaren Batasunaren kidea. Militar ikasketak egin zituen Zaragozako eta Segoviako Akademietan. 1970ean jeneral izendatu zuten eta 1976an, Estatu Nagusiko buruzagi. Urte hartan bertan, Adolfo Suárezek gobernuaren presidenteorde izendatu zuen, eta kargu horretan egon zen 1981. urtera arte, ezkerreko sindikatuen legeztapenaren aurka egoteagatik karguaren dimisioa eman zuen arte, alegia. Gutiérrez Melladoren zeregin nagusia Espainiako Armada egoera politiko berrira egokitzea eta sistema demokratikoa onar zezan lortzea izan zen, eta horregatik demokraziarako bidea egiten gehien lagundu zutenetakoaren ospea du Espainian. 1994an Lurreko Armadako kapitain jeneral ohoragarri titulua eman zioten.

Manuel Gutiérrez Mellado
El vicepresidente 1º y Asuntos de Defensa, Manuel Gutiérrez Mellado, recibe la felicitación del presidente Adolfo Suárez.jpg
Espainiako Gobernuaren lehen presidenteordea


Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua


Espainiako Defentsa Ministerioa


Armadako Estatu Nagusiko burua

Bizitza
Izen osoa Manuel Gutiérrez Mellado
Jaiotza Madril1912ko apirilaren 30a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Torremocha del Campo1995eko abenduaren 15a (83 urte)
Heriotza modua : trafiko istripua
Hezkuntza
Heziketa Q5839403 Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta armadako ofiziala
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Zentro Demokratikoaren Batasuna
Artikulu hau politiko eta militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Manuel Gutiérrez».

ErreferentziakAldatu