Manu Robles Arangiz fundazioa

Manu Robles-Arangiz fundazioa Baionan 2004an sortutako fundazioa da eta Ipar Euskal Herriko dinamikak laguntzen ditu.

HistoriaAldatu

Manu Robles Arangiz fundazioa 1991n jaio zen Hego Euskal Herrian. Ipar Euskal Herriko diagnostiko bat ondoren, ELA sindikatuak Ipar Euskal Herrian zabaltzeko nahia azaldu zuen. LAB jada bazegoen eta zatiketa ez eragiteko sortu zuten fundazioa[1].

FuntzionamenduaAldatu

Ipar Euskal Herrian ahal duen «autonomia eta ekimen handinarekin» jardutea eta gizarte aurrerabideak eta euskaldunen borondatea kontuan hartzen dituzten pertsona eta mugimendutzat elkar eragiteko erreferentzia izatea da[1].

Bultzatu dituzten proiektuakAldatu

EuskoaAldatu

Euskoa sortu aurretik fundazioko batzuk AEKko eta beste mugimendu batzuetako kideekin batera tresna alternatibo batean pentsatzen hasi ziren eta horrela euskoa sortu zen[1].

Euskal Herriko Laborantza GanberaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko Laborantza Ganbera»

ELBko laborariek laborantza ganbera bat eskatu zuten eta Frantziaru urte batzuetara laborantza ganberarik egoten ez bazen eurek sortuko zutela azaldu zuten. ELB ELA sindikatuarekin elkartu eta Ipar Euskal Herriko Manu Robles fundazioak laborariek behar zuten laborantza ganbera lortzen laguntza eman zien[1].

Ainhize-Monjolosen etxe bat aurkitu eta erosteko tramiteekin hasi ziren baina gatazka egon zen Frantziarekin erosketa egiteko dirua atzerritik zetorrela esaten baitzuten. Erostea lortzen eta obrak egiten ere lagundu zuen fundazioak[1].

Enbatarekin hitzarmenaAldatu

Enbata aldizkariarekin hitzarmen bat egin zuten Alda izeneko gehigarri bat eurek idazteko. Bertan erregularki gai sozialen eta ekologikoen inguruko irakurketa argitaratzen dituzte eta egun Enbata aldizkariaren Interneteko ataria kudeatzen laguntzen dute[1].

Bizi! mugimenduaAldatu

Fundazioa ingurumenaren inguruan militatu nahi zuten pertsona batzuekin bildu eta Bizi! mugimendua sortu zuten. Euskal Herriko Laborantza Ganberaren gatazkak bere sortzea atzeratu eta 2009ko ekainean sortu zen[1].

Alda taldeaAldatu

2014an, geroa aurreratzeko eta erreleboa ziurtatzeko talde hau sortu zuen fundazioak[1].

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g h Itxaso Cuevas, «Hamar urtez erreferentzia», Berria, 2014-12-10

Kanpo estekakAldatu