Manolis Glezos
Manolis Glezos (grezieraz: Μανώλης Γλέζος; Apeiranthos, Naxos, 1922ko irailaren 9a - Atenas, 2020ko martxoaren 30a) greziar politikari eta erresistente izan zen. 1941eko maiatzaren 30ean Apostolos Santasekin batera Atenaseko Akropolisetik esbastika erretiratu zuenean egin zen ezagun. Heriotza zigorra kondenatua izan zen Greziako Gerra Zibilean, 1954an askatu zuten arren. Hamaika urteko kartzela zigorra bete zuen hainbat alditan. 1951tik aurrera Greziako Parlamentuko kide aukeratu zuten ezkerreko hainbat alderditan. SYRIZAren sorreran parte hartu zuen eta Europako Parlamentuko kide aukeratu zuten.
Artikulu hau Greziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |