Manio Akilio (kontsula K.a. 129an)
Manio Akilio, Erromatar Errepublikako politikari eta militar bat izan zen.
Akilio, Akilia gensekoa zen, Errepublikako familiarik antzinakoenetako bat. Kontsul aukeratua izan zen K.a. 129an, Gaio Sempronio Tuditanorekin batera. Akiliok, Erroma eta bere burua Pergamoko Eumenes II.aren semetzat jotzen zuen Eumenes III.aren arteko gerra amaitu zuen, eta bere aurrekoa izan zen Marko Perpernak ia amaitua utzi zuena. Akiliok, Frigia, Mitridates V.a Evergetes Pontoko Erresumako erregeari eman zion, Erromari, gerran zehar eskainitako zerbitzu onak argudiatuz, baina askoz litekeenagoa da Pontoko erregeak senatariari emandako eroskeriagatik izatea. Erromara itzuli zenean, Akilio, bidegabeko erabiltzeagatik akusatua izan zen, eta bere erruduntasuna frogatzen zuten frogak mordoa izan arren, errugabetzat jo zuten, kargurik gabe, ziuraski epaimahaikideak erosi ondoren. Epaiketaren ondoren, Manio Akilio garaipen batekin ohoratua izan zen, baina hau ez zen K.a. 126 arte ospatu.
Manio Akiliok, seme bat izan zuen, hau ere Manio Akilio izenekoa, Gaio Marioren aldekoa izan zena eta honen ondoan borrokatu zuena Zinbriar Gerran. Manio Akilio semea, Mariorekin batera kontsul izendatua izan zen K.a. 101ean, eta esklabuen matxinada menderatu zuen Bigarren Gerra Serbilean. Akilio, Asiara bidalia izan zen K.a. 88an, Mitridates VI.aren aurka borrokatzeko legatu bezala, bere aitak Frigia saldu zion erregearen semea. Honen esku hil zen, urre urtua edatera behartu zuena bere gutizikeria sendatzeko asmoz.
Aurrekoa Luzio Kornelio Lentulo eta Marko Perperna |
Erromatar kontsula Gaio Sempronio Tuditanorekin K.a. 129 |
Ondorengoa Gneo Oktavio eta Tito Annio Rufo |