Managuako aintzira

Managua lakua» orritik birbideratua)

Managuako aintzira edo Xolotlán aintzira[1] (nahuatlez: Xolotlan) ere deitua, mendebaldeko Nikaraguako aintzira da, Managua eta Leongo departamenduen artean hedatzen dena. Nikaraguako bigarren aintzirarik handiena da, 1.042 km²ko eremua baitu. Managua hiria, herrialdearen hiriburua, aintziraren hego-mendebaldeko bazterrean dago.

Managuako aintzira
Xolotlán aintzira
Xolotlan
Datu orokorrak
Garaiera39 m
Motaaintzira
Luzera58 km
Zabalera32 km
Azalera1.042 km²
Sakonera80 m
Bolumena8 km³
Geografia
Map
Koordenatuak12°20′00″N 86°25′00″W / 12.3333°N 86.4167°W / 12.3333; -86.4167
Babestutako-eremuaChiltepe Peninsula Natural Reserve (en) Itzuli
Hidrografia
HustubideaTipitapa ibaia.
Arroaren azalera6.668 km²

Izena aldatu

Gertuko Nikaragua aintzirari bezala, espainiarrek jarri zioten nazioartean gaur egun ezagutzen zaion izena, Mangue (tokiko mankeme tribuen gaztelaniazko izena) eta agua ("ura", gaztelaniaz) hitzak lotuta.

Geografia aldatu

Managuako aintzira 65 km luze eta 32 km zabal da. Batez besteko sakonera 9,5 m bada ere, 30-39 metroraino iristen da zenbait tokitan. Zirkulu itxura du, Chiltepe eta Panami penintsulek hautsia. Aintziraren ipar-mendebaldean Momotombito uharte nagusia dago. Iparraldean Momotombo sumendia du eta hego-ekialdean Managua hiria.

Xolotlán aintzirari ura dakarkioten ibai nagusiak Sinecapa, El Viejo, Pacora eta Las Maderas dira. Hustubidea, berriz, Nikaragua aintzirara doan Tipitapa ibaia da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu