Man of Steel (filma)
Man of Steel (euskaraz Altzairuzko Gizona) 2013ko Zack Snyder estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako superheroi film bat da. DC Comics argitaletxearen Superman pertsonaiaren komikietan oinarritua dago. Henry Cavill, Amy Adams, Michael Shannon, Kevin Costner, Diane Lane, Laurence Fishburne, Antje Traue, Ayelet Zurer, Christopher Meloni eta Russell Crowe aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuClark Kent / Kal-El (Henry Cavill) inorren irudimenetik haratago dauden ahalmenak izateagatik gainontzeko jendearengandik isolatua bizi delako irudipena duen gaztea da. Clark, haurra zela bere Krypton sorlekutik Lurrera lekualdatua izan zen, eta honako galdera honi erantzun nahizik dago: "Zergatik nago hemen?". Martha (Diane Lane) eta Jonathan Kent (Kevin Costner) lurtar gurasoek Kansasko baserri giroko herri batean hazia, Clarkek gurasoen baloreetan oinarrituz hazia izan da, baina bere ahalmenetaz jabetu bezain azkar erabaki zailak hartu beharko ditu. Adibidez, Lurrak erasoa jasatean bere ahalemank bakea mantendu ala banaketa eta zapalkuntzarako erabili behar direnaren inguruko gogoeta. Clark gaztea "Superman" izeneko heroian bilakatuko da, ez bakarrik bere senide eta lagunak babesteko, baina mundua gaizkiarengandik babesteko azken itxaropen gisa ere.
Aktoreak
aldatu- Henry Cavill: Clark Kent / Kal-El
- Michael Shannon: Zod jenerala
- Amy Adams: Lois Lane
- Kevin Costner: Jonathan Kent
- Diane Lane: Martha Kent
- Russell Crowe: Jor-El
- Ayelet Zurer: Lara Lor-Van
- Antje Traue: Faora
- Laurence Fishburne: Perry White
- Richard Schiff: Emil Hamilton doktorea
- Christopher Meloni: Nathan Hardy kolonela
- Harry Lennix: Swanwick teniente jenerala
- Mackenzie Gray: Jax-Ur
- Michael Kelly: Steve Lombard
Kanpo estekak
aldatu- Man of Steel filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)