Mamertino

Mamertinoak» orritik birbideratua)

Mamertinoak, (euskaraz: «Mamertoren semeak») Italiako mertzenarioak ziren, Agatoklesek Campanian, (haien jatorrizko lekuan) kontratatu zituenak K.a. 361-289 urteren artean. Agatokes Sirakusako tiranoak bere burua Siziliako erregea aldarrikatu zuen. Sirakusak III. Siziliar Gerra galdu ondoren, Messana hiria utzi behar zion Kartagori, K.a. 307an. Agatokles hil zenean K.a. 289an, mertzenarioak lanik gabe geratu ziren Sizilian. Hauetariko batzuk etxera itzuli ziren baina beste batzuk uhartean geratu ziren. Haien eragina I. Gerra Punikoaren hasieran handia izan zen. Izan ere, K.a. 280an, sirakusarrek Pirro Epirokoa erregeari mamertinoen kontra laguntza eskatu ziotelako.

Mamertinoen txanpona, non aurrealdean Adranos eta atzealdean txakur bat irudikatuta dauden.

Messanaren atzematea

aldatu

Gaizkile talde bat Messanaren harresien aurrean jarri zen. Greziar kokaleku hau Siziliako ipar-ekialdeko toki estrategikoan kokatuta zegoen; aurrean, Italiako puntan, Reggio gotorlekua zegoen eta bion artean, Italia eta Siziliaren arteko igarobidea. Herri baketsua izanik, Messanak mertzenarioak etxera itzultzea errazten zuen, baina, tarte baten ondoren, mertzenarioak geldiezinak bilakatu ziren eta erabaki zuten hiriaz jabetzea. Gau batean, mertzenarioek beren ostalariak traizionatu zituzten eta hiria kontrolatu zuten, populazio gehiena hil ondoren. Bizirik irten zirenak egotzi zituzten eta emakumeak eta jabetzak banatu[1]. Garaipen honen ostean, mertzenarioek mamertino izena onartu zuten, Mamers oskoar gerra-jainkoarengandik[2].

Nagusitasuna Siziliako ipar-ekialdean

aldatu

Mamertinoek Messana 20 urtez kontrolatu zuten. Hiria eraldatu zuten, nekazarien eta merkatarien gune alai bat izatetik eraso-base bat izatera. Mamertinoak piratak ziren lehorrean eta itsasoan. Siziliarren baketasunaz baliatuz, inguruko bizilekuak arpilatu zituzten eta itsasertzetik igarotzen ziren zuhurtziagabeko itsasontziak harrapatu eta gero, ospila basera ekartzen zuten. Bahituak askatzeko erreskatea eskatzen zuten. Denboraldi horren zehar, egindako txanponetan haien izenak inprimatu zituzten eta gurtzen zituzten jainko-jainkosen irudiak ere. Izandako balentriengatik aberats eta indartsu bilakatu ziren. Irlaren gero eta barrurago hasi ziren sartzen, Gelan, adibidez, non zergak eskatu zituzten[2].

Gainbehera

aldatu

Mamertinoen presentzia ez zen beti ukaezina izan. K.a. 270ean, mamertinoen ekintza gogoangarriek Sirakusako arreta deitu zuten, hiri horretan gero eta errefuxiatu gehiago zeudelako. Hieron II.a hasi zen armada bat antolatzen mamertinoen kontra borrokatzeko eta herrikideak askatzeko. Hieron mamertinoak Sirakusaren ondoan aurkitu zituen. Lehenengo eta behin, haien aurka disziplinarik gabeko mertzenarioak bideratu zituen eta onartu zuen mamertinoek horiengan triskantza egitea. Behin armada fidagarria ez zen parteaz aske egon, hirira itzuli zen soldaduak hobeto prestatzeko. Beranduago, armada berriarekin iparraldera abiatu zen eta mamertinoak Longano ibaian aurkitu zituen, Milazzo lautadan, eta oso erraz garaitu zituen[2]. Mamertinoek ohitura ez zutenez zelai beteko bataila luzeak egiteko, ausartegiak bilakatu ziren Hieronen mertzenarioak garaitu ondoren. Hieronek mamerminoen buruzagiak atzeman zituen eta gainontzekoak ihes egin zuten Messanara. Hieronek mamertinoen ekintzak murriztu zituen hauek egoera larrian jarriz. K.a. 265ean, Hieronek Messana setiatu zuen eta mamertinoek kartagotarren ontziteriaren laguntza eskatu zuten, hirian lehorreratu zena. Gauzak honela, sirakusarrek setioa utzi zuten kartagotarren kontra ez zutelako nahi borroka egin. Mamertinoak ez zeudenez gustura kartagotarren babesarekin, Erromako laguntza eskatu zuten. Hasieran, erromatarrek uko egin zioten laguntzari, mamertinoek Messana benetako jabeei lapurtu zietelako. Hala ere, okerrago ikusten zutenez kartagotarren boterea Sizilian zehar hedatzea eta Italiako kostaldetik horren hurbil egotea, mamertinoekin aliatu ziren. Sirakusa, bestalde, Kartagorekin aliatu zen. Roma eta Kartago gatazkan sarturik, Sirakusaren eta mamertinoen arazoak Lehenengo Gerra Punikoaren hasiera eman zion.

Legatua

aldatu

Paradoxikoki, gatazkaren eskala hasierako borrokatzaileak gainditu zituenenan, mamertinoak historiatik desagertu ziren, gerra punikoen gertaeretan irentsirik. Baina Bigarren Gerra Punikoaren ondoren, K.a. 202an, Publio Kornelio Eszipionek mamertinoak aipatu zituen Erromak aliatuekin izandako errepetua adierazteko[3]. Gaurdaino, oraindik erabiltzen dira ardo mamertino hitzak Siziliako ipar-ekialdeko mahastietan ekoizten den ardoa izendatzeko. Julio Zesarrek hainbeste gogoko zuen ardo hori, non erabili baitzuen haren hirugarren kontsulatuaren izendapena ospatzeko. Oraindik ere, Messinako bizlanleei mamertinoak deitzen zieten. Gustave Flaubertek, Salammbô eleberrian dio greziarrek mamertinoen antzinako abestia kantatzen zutela: Nire lantza eta espatarekin goldetzen eta segatzen dut; etxeko jauna naiz! Armagabeko gizona nire oinetara erori da eta jauna eta errege handia deitzen nau.

Erreferentziak

aldatu
  1. Tito Livio: The History of Rome, 28. liburua, 28. kapitulua, (ed. Frank Gardener Moore, Professor Emeritus in Columbia University)
  2. a b c LENDERING, Jona: Mamertines, Livius.org.
  3. Tito Livio: The History of Rome, (ed. Frank Gardener Moore, Professor Emeritus in Columbia University 30. liburua, 31. kapitulua)

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu