Maltako uhartea[1]Maltako uhartedia osatzen duten hiru uharteetatik handiena da. Bere hedadura 246 km²koa da. Uhartediko punturik garaiena bertan dago, Ta' Dmejrek mendia, 253 metroko garaiera duena. Bertan, herrialdeko hiriburua den Valleta ere dago. Paisaiaren ezaugarri nagusia terrazazko zelaiak dituzten muino baxuak dira.