Malik Oussekine afera

Malik Oussekine afera esaten dena Frantziako Poliziaren indarkeria kasu bat da. zeinaren ondorioa izan zen Malik Oussekine 22 urteko ikasle gaztearen herioza, 1986ko abenduaren 6a Parisen, Devaquet unibertsitate erreforma proiektuaren aurkako ikasleen protesten testuinguruan gertatu zen kasua, zeinean manifestazioak gertatzen ari ziren kale batean, poliziek Oussekine jazarri zuten, atari batean inguratu, eta kolpez josi zuten, zeintzuen ondorioz hil zen gau hartan bertan.

Malik Oussekine afera
Motaheriotza
Honen izena daramaMalik Oussekine (en) Itzuli
Honen parte dapolice brutality in France (en) Itzuli
Plaque Malik Oussekineren omenezko plaka, hil zuten kalean.

Gaztea hil eta biharamunean, ikasleek martxa isila antolatu zuten, eta Alain Devaquet ministrordeak dimisioa aurkeztu zuen. Bi egun geroago, Devaqueten lege proiektua erretiratu zuten.

Malik Oussekine hil arte jo zuten hiru polizietatik bi epaitu eta zigortu zituzten, baina espetxe zigorrik gabe. Protesten testuinguruan okerreko kalean egotea egokitu zitzaion Oussekineri. Jatorri magrebiarrekoa izanda, polizien aurrirtziak ere egon zitezkeen tartean. Hala ere, Oussekine Islametik urruntzen ari zen sasoi hartan, katolizismora hurbildu nahian, eta Biblia bat ere bazeraman aldean.

2022ko telesail dramatiko batek, Oussekine izenekoak, kasua berregin zuen 2022an.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Martínez, Carlota. (2022-05-31). «Caso Oussekine: cómo un asesinato policial cambió la historia de Francia» El Independiente (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).

Kanpo estekak aldatu