Ireki menu nagusia

Maldako Punta

Euskal Herriko mendia

Maldako Punta, Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da. Akaitz mendiaren iparraldean dago, azken honengandik, Maitzegiko labarrak banatzen duelarik.

Maldako Punta
Datu orokorrak
Garaiera 1.012 m
Geografia
Koordenatuak 42° 59′ 22″ N, 2° 04′ 15″ W / 42.98946111°N,2.07097222°W / 42.98946111; -2.07097222Koordenatuak: 42° 59′ 22″ N, 2° 04′ 15″ W / 42.98946111°N,2.07097222°W / 42.98946111; -2.07097222
Herrialdea Euskal Herria
Mendikatea Aralar
Herrialdea Espainia
Lurraldea Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Aralegiko lepoa
Mendikat Mendikat

IrispideakAldatu

Igoerarik argiena Enirioko bordatik igarotzen da. Hona, modu ezberdinetara hel daiteke. Adibidez, Ataunetik, bide batetatik Aralegiko lepotik, edo Zaldibiatik, hain ospetsua den Enirioko galtzadatik, oraindik, ibilbidearen zati askotan, lauzak mantentzen dituena.

Behin Eniriora iritsi ondoren, pixkana-pixkana Maitzegi errekarantz igotzen den bidezidor bat hartu behar da, errekaren adar batean sartzeko Otadiko ubideak okupatzen duena. Iturbeltzeko iturburuaren inguruan, eskuinerantz hartu behar da, Doniturrieta Azpikoa izeneko lepora iristeko, Maldako Punta eskuinetan eta Doniturrieta ezkerretan duela. Hemendik, minutu gutxiren buruan, Maldako Puntaren tontorrera iris daiteke

Inguruko tokiakAldatu

Azpikota eta Txutxuta bordak daude mendi honen inguruan.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa