Maketo, belarrimotz, hezurbeltz, koreano eta mantxurriano Espainiatik Euskal Herrira etorri eta euskaraz ez dakiten etorkinak izendatzeko erabiltzen ziren mespretxuzko terminoak dira. Batzuen ustez, maketo hitza (grekerazko μέτοικος, metoikos, hitzetik, «bizitokia aldatu duena»; cf. frantsesezko métèque, «bere jaioterria ez den tokian bizi dena» eta, adiera gutxiesgarrian, «atzerritarra, itxura exotikoko pertsona, norberaren herrian ohikoa ez dena eta mesfidantza sortzen duena») Sabin Arana eusko nazionalistak eta haren jarraitzaileek erabili zuten, bereziki XX. mendearen lehen erdialdean.[1] Sabino Aranaren iritziz, maketoek arriskuan jartzen zituzten euskotarren arraza, erlijioa eta ohitura garbitasuna, Industria Iraultzaren eraginez Espainiatik izandako immigrazio olde hartan. Terminoaren konnotazio arrazistak maiz erabili izan dira espainiar nazionalismoaren aldetik eusko nazionalismoaren aurka egiteko[2].

Hitzaren jatorria aldatu

Sabin Aranak idatzi zuenez,[3] hitza lehenagotik ere erabiltzen zen, Bizkaian, «Galdakaotik Portugaleteraino eta Mungiatik Balmasedaraino», bigarren karlistaldia baino lehenagotik. Inguru hartako bertako meatzariek «makutu» deitzen omen zieten hango meatzeetara lan egitera etorritako espainiar kanpotarrei, bizkarrean zakutoa zekartelako.

Erreferentziak aldatu

  1. Juan ARANZADI: «"Maketos" y moros»[Betiko hautsitako esteka], El País, 2000-08-02.
  2. https://elpais.com/diario/2000/08/02/opinion/965167206_850215.html
  3. Obras completas, 1.168. orrialdea.

Kanpo estekak aldatu

  • (Gaztelaniaz) «maketo», Auñamendi Eusko Entziklopedia.