Ireki menu nagusia

Maite Ruiz de Larramendi

euskal herritar pilotaria, palan aritzen dena

Maite Ruiz de Larramendi Mujika (Beasain, Gipuzkoa, 1973ko irailaren 11)[1] nafar pilotari bat da. Palan jokatzen du batez ere. Munduko sei txapelketetan aritu da, eta sei domina lortu ditu.[2] 2011n, Nafarroako emakume kirolari onenaren saria eman zion Nafarroako Gobernuak.[3]

Maite Ruiz de Larramendi
Maite Ruiz de Larramendi.jpg
Bizitza
Jaiotza Beasain1973ko irailaren 11 (46 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza  (46 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak pilotaria eta erradiologoa
Altuera 1,80 metro

BizitzaAldatu

Beasainen jaioa, hiru urte zituela Eulatera aldatu zen. 8 urterekin hasi zen pilotan, eskuz, Lizarrako San Miguel klubean.[4] Beste neskarik ez zegoenez gero, mutilekin jokatzen zuen. Ruben Belokiren aurka ere aritu omen zen, eta baita irabazi ere.[5] 14 urte zituenean, pilota alde batera utzi zuen, bestela eskuak urratuko zitzaizkiola erraten baitzioten.[6] Pilota oso maite zuen, ordea, eta lau urte geroago palan hasi zen jokatzen, Adon Larrionen eskutik.[5]

1992an, Espainiako pilota selekzioak proba egin zion trinketan aritzeko.[6] Ondoko urtean, brontzezko domina lortu zuen 22 urte azpiko munduko txapelketan.[1] Harrezkero, munduko txapelketa eta nazioarteko lehiaketa ugaritan parte hartu du, eta sari asko irabazi ditu. Hala ere, oztopoz beteriko ibilaldia izan du, lana eta kirola uztartu behar izan dituelako, eta erakundeek laguntza gutxi eman diotelako. Beste emakumeei bidea errazteko asmoz, 2005ean martxan jarri zuen Oberena Kirol Elkarteko pilota eskola.[6] 2010eko Munduko Txapelketan pilotari hoberena aukeratu zuten.[7]

2016-2017 denboraldian, Nafarroako bost txapelketa nagusietatik lau irabazi zituen: gomazko paleta 36 metroko pilotalekuan eta trinketan, esku huska binaka eta frontball.[8] 2018an, uko egin zion Bartzelonako Munduko Txapelketan parte hartzeari, eta selekziotik erretiratzen zela iragarri zuen.[2]

Kirol lorpenakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b Historiales deportivos fepelota.com . Noiz kontsultatua: 2018-06-04.
  2. a b (Gaztelaniaz) Calonge, Lorenzo «La campeona de todo ignorada por todos» El País . Noiz kontsultatua: 2018-06-04.
  3. (Gaztelaniaz) «Eduardo Gurbindo y Maite Ruiz de Larramendi, galardones del Gobierno de Navarra al Deporte 2011» Navarra.es . Noiz kontsultatua: 2018-06-04.
  4. (Gaztelaniaz) Armendariz, M. J.; Equisoain, Beatriz; Cascante, Patxi; Llanos, Oskar «Ellas rompen barreras.» Noticias de Navarra . Noiz kontsultatua: 2018-06-04.
  5. a b (Gaztelaniaz) Montañés, Garikoitz «Una campeona en el frontón» El Diario . Noiz kontsultatua: 2018-06-04.
  6. a b c Elizondo, Edurne «Izebaren sakeari ilobak egin dio orain errestoa» Nafarroako Hitza . Noiz kontsultatua: 2018-06-04.
  7. (Gaztelaniaz) Zuluaga, Carlos «Maite Ruiz de Larramendi, elegida mejor pelotari del mundial» Manista.com . Noiz kontsultatua: 2018-06-04.
  8. (Gaztelaniaz) Urbina, Iñaki «Sentir la pelota en la mano» Diario de Navarra . Noiz kontsultatua: 2018-06-04.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maite Ruiz de Larramendi