Ireki menu nagusia

Maite Garagorri

Donostiako ikastoletako andereño aitzindarietako bat

Maite Garagorri Egaña (Donostia, 1947ko martxoaren 12a) andereñoa aitzindarietako bat izan zen Donostiako ikastolak sortu zuen mugimenduan. Bera, Kontxita Beitia eta Mari Tere Elola izan ziren Gros auzoko Zurriola Ikastolako lehenengo andereñoak 1968an martxan jarri zenean.[1][2]

Maite Garagorri
BeitiaElolaGaragorri.jpg
Kontxita Beitia, Mari Tere Elola eta Maite Garagorri
Bizitza
Jaiotza Donostia1947ko martxoaren  12a (72 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak irakaslea
Lantokia(k) Donostia
Enplegatzailea(k) Zurriola Ikastola
Ibai ikastola

Eduki-taula

Maistra ibilbideaAldatu

Elbira Zipitriarekin harremanetan, Kontxita Beitia lehenago ibilia zen Pasai Antxon eta Groseko etxeko gela batean eskolak ematen. Baina Donostiara joan eta bi urtera, ikusita hiriko beste auzoetan ikastolak sortzen hasiak zirela, jendearekin hitz egin eta lokal baten bila hasi ziren Zurriola Ikastola eratzeko.

« Argi eta garbi ikusten nuen ordurarte genituen etxebizitzako ikastolen garaia bukatuta zegoela. Beraz nire burutazioak ekintza bihurtu behar. Nere ikastolara etortzen ziren haurren gurasoei ikastola handi bat jartzeko garaia etorri zitzaigula adierazi nien, hau da, eskola eta kolejioetako ordutegia jarraituz, haurrak mailaka taldekatuz, andereño batzuekin eta abar. Guztiei ongi iruditu zitzaien, baina nondik hasi? »

—Kontxita Beitia, (1993) Zuriola ikastolak 25 urte

 
Zurriola ikastolan 1969ko Gabonetan Gros auzoan zehar antolatu zen "Jaiotzan", Garagorri goian eskuinaldean gorriz

Groseko ikastola ofizialki 1968an sortu zen, hasieran "escuela parroquial San Ignacio" izenarekin. Kontxita Beitiak Donostiako andereñoen egoitzara jo zuen proiekturako irakasle bila, eta han topatu zituen Mari Tere Elola eta Maite Garagorri, euskaraz irakasteko prest. «Ez genien soldata on bat eskaintzen, ezta egitasmoak aurrera egingo zuen bermerik ere. Euskararen alde egiteko gogoa eta ilusioa besterik ez genuen eskaintzeko», aitortu zuen Kontxita Beitiak. Maite Garagorrik bere bulegoko lan finkoa utzi eta bat egin zuen proiektuarekin.[3] Hala, Kontxita Beitia, Mari Tere Elola eta Maite Garagorrik Zurriola ikastola 60 haurrekin abian jarri zuten 1968ko urriaren 9an.[4] Lau urteko umeen gela Garagorriren eskuetan geratu zen.[5]

Ibai ikastolan lan egin zuen gero 1979tik aurrera 2008an erretiratu zen arte.

Errekonozimenduak eta sariakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz)  País, Ediciones El (2002-02-25) «Entrevista | 'Ezkutuan egindako lanaren ordain duina espero dugu'» EL PAÍS . Noiz kontsultatua: 2017-03-25 .
  2.   Orain arteko historia laburra | Zurriola Ikastola . Noiz kontsultatua: 2017-03-25 .
  3.   «'Ezkutuan egindako lanaren ordain duina espero dugu'», El País, 2002-2-25, . Noiz kontsultatua: 2016-10-27 .
  4.   Altuna, Agurtzane (2012-10-10) «Iragana eta etorkizuna kaxa bakarrean» irutxulo.hitza.eus . Noiz kontsultatua: 2018-08-17 .
  5.   «Zurriola Ikastola. 25. urteurrena» (pdf), Zurriola ikastola, . Noiz kontsultatua: 2018-08-17 .

Ikus gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu