Maitasun bizizaleak
Maitasun bizizaleak (espainieraz Vividoras del amor) Julio Romero de Torres margolari andaluziarraren margolan modernista da. 1906an sortu zuen Arte Ederren Erakusketa Nazionalean aurkezteko asmoz baina zentsuratua izan zen. Lan hau margolariaren lehen garaikoa da, errealismo sozialarena alegia. Romero de Torresen lan garrantzitsuenetariko bat da hau.[1]
Maitasun bizizaleak (Vividoras del amor) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea | Julio Romero de Torres |
Sorrera-urtea | 1906 |
Izenburua | Vividoras del amor |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Genero artistikoa | genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Bilduma | Caja General de Ahorros de Canarias (en) ![]() |
DeskribapenaAldatu
Lau emakume prostituta gela batean daude itxaroten. Lurrean sutontzi bat ikus daiteke. Aurpegiek seriotasuna adierazten dute. Bereziki begiak dira deigarrienak; lau emakumeetatik hiru ikusleari begira daude. Laugarrena bere munduan bildua ematen du eta haren aurpegia ia ez da ikusten. Margolanean erotismorik edo festa girorik ez dago. Inguruak pobreziaren kutsua azaltzen du.
EraginaAldatu
1906an erakusketaren arduradunek inmoraltzat jo zuten obra hau eta atzera bota zuten. Gehien batean erreakzioaren jatorria gaia zen ezen margolanean ez baita inongo elemetu erotikorik ikusten. Izatekotan, salaketa adierazten du erotismoa baino gehiago. Zentzu horretan izenburua nahiko sarkastikoa da.
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz)Margolanari buruzko komentarioa.