Mainland (Shetlandak)

Mainland uhartea (ingelesez: Mainland, Eskoziako gaeleraz: Mòr-thìr, antzinako eskandinavieraz: Megenland, Hrossey) Shetlandak uhartediko uharte handiena da, eta Eskoziako hirugarrena. 2013ko erroldaren arabera 18.765 biztanle ditu (Eskoziako uharteetan bigarrena) eta uhartediko hiriburua den Lerwick bertan dago.

Mainland uhartea (Shetlandak)
Shetland Mainland locator.svg
Bertako izena Mainland
Mòr-thìr
Megenland
Geografia
Kokapena Eskoziako ipar-ekialdean.
Uhartedia Shetlandak
Azalera 968,79 km²
Punturik garaiena Ronas Hill
Politika
Herrialdea Flag of Shetland.svg Flag of Scotland.svg
Shetlandak, Eskozia
Flag of the United Kingdom.svg Erresuma Batua
Gizartea
Biztanleria 18.765 biz. (2013)
Talde etnikoak Eskoziarrak.

EtimologiaAldatu

Norvegiarrek Megenland (gerora Mainland bihurtu dena) izena ezarri zioten, "lurralde nagusia" esan nahi du.

GeografiaAldatu

Uhartea lau eremutan bereizi ohi da:

  • Hegoaldea: Lerwick hiriburua eta handik hegoaldera luzatzen den penintsula hartzen du. Eremu idorrak eta nekazal eremuak nahasturik ditu. Eremu arkeologiko ugari daude bertan.
  • Erdialdea: Nekazal eremu zabalagoa eta basoak ere baditu.
  • Mendebaldea
  • Iparraldea: Northmavine penintsula hartzen du. Eremu idorra da eta kostaldean itsaslabarrak ditu.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Lerwick, 82 m., 1981-2010, muturrekoak 1922-)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 11.7 11.7 13.3 16.1 20.7 23.3 23.4 21.5 19.4 17.2 13.9 12.2 23.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.9 5.5 6.4 8.1 10.4 12.4 14.3 14.5 12.8 10.2 7.8 6.3 9.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 3.9 3.5 4.2 5.8 7.9 10.1 12.1 12.4 10.8 8.3 5.9 4.3 7.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.8 1.5 2.0 3.5 5.4 7.7 9.9 10.2 8.7 6.4 3.9 2.2 5.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −8.9 −7.3 −8.3 −5.7 −2.8 -0.6 3.3 1.7 -0.6 -3.3 −5.7 −8.3 −8.9
Euria (mm) 142.6 120.8 124.6 70.4 53.4 58.2 66.8 83.7 106.3 141.5 146.0 142.6 1256.8
Euri egunak (≥ 1.0 mm) 21.6 18.5 19.9 14.1 10.8 11.0 12.1 12.9 16.7 20.8 21.4 21.8 201.6
Eguzki orduak 27.2 55.2 94.1 131.8 181.0 146.2 124.4 127.9 101.3 68.8 33.8 18.1 1109.8
Iturria (1): MetOffice,[1]
Iturria (2): Shetland Govt,[2]

HistoriaAldatu

Indusketa arkeologikoek erakutsi dute K.a. 1000. urtean jadanik populatua bazela uharte hau. Burdin Aroko hainbat gotorleku (broch) aurkitu dira, bereziki hegoaldean. VIII. eta XIX. mendeetan bikingoek kolonizatu zuten eta XV. mendean eskoziarren esku gelditu zen.

Hurrengo mendeetan itsasbideetako toki estrategikoa bilakatu zen eta arrantzak ere jarduera ekonomikoa nabarmen sustatu zuen. Horretarako gotorleku berriak eraiki ziren.

1970eko hamarkadan petrolio erreserba handiak aurkitu ziren uretan eta honek garrantzia estrategikoa handiagotu du.

Ondasun nabarmenakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu