Kimikan eta teoria atomikoan, atomoa osatzen duten elektroiak "geruzatan" edo energia-mailatan banatuta egoten dira. Elektroi batek hartzen duen geruzaren arabera, energia handiagoa edo txikiagoa izan ahal du, eta horregatik esaten da energia-maila jakin bateko geruza bat betetzen duela.

Energia-mailak modelo atomikoaren arabera aldatu

Energia-mailaren kontzeptua atomoaren espektroaren analisian oinarritutako eredu atomikoaren barruan dago. Atomo batean elektroi bakoitzak balio energetiko espezifiko bat du.

Elektroi batek energia-mailak alda ditzake, kanpo-energia handia ematen badiogu atomoari. Energia-maila baten energia handituz joango da nukleotik geroz eta hurrunago badago, aldiz nukeotik gertu badago, bere energia gutxituko da. Energia maila nagusien kopurua txikiagoa da, elektroiak nukleorantz erakarrita daudelako.

Elektroiak orbitaletan mugitzen dira:

  • Zirkularrak: S orbitala
  • Eliptikoak: P, D eta F orbitalak

Orbitaletik distantzia berera ez daudenez, mailakatuta daudela esaten da. 1.mailakoak nukleotik hurbilen daudenak dira, ondoren 2, 3, 4, ... mailak datoz. Zenbat eta nukleotik hurrunago egon energia areagotuz joango da.

Elektroiak orden jakin batean kokatzen dira orbitaletan, lehenengo, 1.mailakoak betetzen dituzten eta bertan leku gehiago ez dagoenean hurrengo mailara pasatzen dira.

Maila bakoitzean orbital hauek daude:

 
Maila bakoitzean dauden orbitalak ikus daitezke irudi honetan
  • 1.maila: S orbital bakarra (zirkularra), guztira orbital 1
  • 2.maila: S orbital bat + hiru P orbital (eliptikoa), guztira 4 orbital
  • 3.maila: S orbital bat + hiru P orbital + bost D orbital (eliptikoa), guztira 9 orbital

Orbital bakoitzean 2 elektroi sartzen dira gehienez

Kanpo estekak aldatu