Maider Garcia de Bikuña

politikari espainiarra

Maider Garcia de Bikuña Quintana[1][2][3] —izen-deitura ofizialak: Maider García de Vicuña Quintana— (1976) sexologoa eta politikaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean Psikologiako lizentzia eskuratu zuen 1999an. 2002az geroztik, sexologo lanetan dihardu Gasteizen.[4] 2011ko udal hauteskundeez geroztik Aguraingo alkate bihurtu zen, bera buru zuen Bilduko zerrendak gehiengo osoz irabazi baitzuen udalerri hartan. 2015eko hauteskundeen ondoren, alkate izateari utzi zion.

Maider Garcia de Bikuña

Aguraingo alkate

2011ko ekainaren 11 - 2015eko ekainaren 12a
Iñaki Beraza - Iñaki Beraza
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaider Garcia de Vicuña Quintana
JaiotzaAgurain, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta sexologoa
Lantokia(k)Agurain
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Erreferentziak aldatu

  1. Abizena Garcia de Bikuña idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Gartzia de Bikuña onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «BILDUren alkateek indarrak biltzeko deia egin dute Toki Erakundeetan finantziazio justu eta nahikoa lortzeko helburu»[Betiko hautsitako esteka], Bildu koalizioaren webgunea, 2011-12-21.
  3. «Maider García de Bikuña: “Plazera berez, ez da txarra”», UEUren jarduera akademikoaren bloga, 2010-07-20.
  4. (Gaztelaniaz) Maider Garcia de Bikuñaren curruiculuma[Betiko hautsitako esteka], haren lantokia den Emaize sexologia zentroaren webgunean.