Maiatzaren 22
data
(«Maiatzak 22» orritik birbideratua)
Maiatzaren 22a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita bigarren eguna da, 143garrena bisurteetan. 223 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1836 – Arlabango bigarren gudua.
- 1938 – San Kristobal gotorlekuko ihesa. Erregimen frankistaren espetxe hilgarri hartatik 795 presok ihes egin zuten: mundu osoko inoizko ihesaldi handienetarikoa.
- 1975 – Euskal herritar iheslari batzuek Mugalde liburu-dendaren aurrean Espainiako poliziak daudela salatu dute. Frantziako poliziek Espainiakoak hartu eta mugaraino lagundu zituzten.
- 2009 – Eibar-Gasteiz (AP-1) autobidearen erabateko irekiera.
- 2011 – 2011ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian
Mundua
aldatu- 1946 – Yoshida Shigeru politikaria Japoniako Lehen Ministroa izendatu zuten.
- 1972 – Sri Lankak errepublika aldarrikatu zuen.
- 1974 – Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea sortu zen.
- 1990 – Ipar Yemen eta Hego Yemen bateratu eta Yemen sortu zen.
- 2004 – Asturiasko Felipe Printzea Letizia Ortiz kazetariarekin ezkondu zen Madrilgo Almudena Katedralean.
- 2010 –
- Air India Express hegazkin konpainiaren Dubai eta Mangalore arteko hegaldiak istripua izan zuen Mangaloren lur hartzean, gutxienez 158 pertsona hil ziren.
- Espainiako Bankuak Kordobako CajaSur aurrezki kutxan eskuartzea erabaki zuen, aurrezki kutxaren porrot egoerak eraginda.
- 2013 – Londresko Whoolwich auzoan gizonezkok britainiar soldadu bat autoz harrapatu eta lurrean zegoelarik labanez erasotu eta hil zuten.
- 2014 – Estatu-kolpea Thailandian.
- 2017 – Manchesterren jazotako bonba atentatu suizida batean 22 lagun hil eta 50 zauritu ziren.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1920 – Amaya, Jesus Guridiren musika eta José María Arroita Jauregiren libretoa duen opera estreinatu zen Bilboko Coliseo Albian.
- 1982 – 2. Korrikari hasiera eman zitzaion Iruñean, maiatzaren 30ean Donostian amaitu zelarik.
- 2000 – Goiena Telebista telebista katea emititzen hasi zen.
- 2006 – Bilbon Indiako Bollywood filme baten grabaketa hasi zen.
- 2009 – Aizpea Goenaga zinema zuzendaria eta aktoreak zuzendutako Sukalde kontuak filma estreinatu zen.
- 2011 – Euskarazko Wikipedia Euskararen debekua artikuluarekin 100.000 artikulura ailegatu zen,
- 2021eko Arabako Binakako Bertso Txapelketaren finala: COVID-19 pandemiak eragindako murrizketen ondorioz Binakako Txapelketa alternatiboa antolatu zen. Manex Agirre eta Martin Abarrategi aramaioarrak izan ziren irabazleak Legution jokaturiko finalean.
Mundua
aldatu- 1981 – Outland ("Urruneko Lurraldea") filma estreinatu zen, Peter Hyamsek zuzendu eta Sean Connery, Peter Boyle, Frances Sternhagen, James Sikking eta Kika Markham aktoreek antzeztu zuten.
- 1985 – Rambo: First Blood Part II filma estreinatu zen, George P. Cosmatosek zuzendu eta Sylvester Stallone eta Richard Crenna aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1985 – A View to a Kill ("Hiltzeko Ikuspegia") filma estreinatu zen, John Glenek zuzendu eta Roger Moore, Tanya Roberts, Grace Jones, Patrick Macnee eta Christopher Walken aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1992 – Far and Away ("Urruti-Urrutira") filma estreinatu zen, Ron Howardek zuzendu eta Tom Cruise eta Nicole Kidman aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1996 – Mission: Impossible ("Misioa: Ezinezkoa") filma estreinatu zen, Brian De Palmak zuzendu eta Tom Cruise, Jon Voight, Emmanuelle Béart, Henry Czerny, Jean Reno, Ving Rhames, Kristin Scott Thomas eta Vanessa Redgrave aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2008 – Indiana Jones and the Kingdom of the Crystal Skull ("Indiana Jones eta Kristalezko Burezurraren Erresuma") filma estreinatu zen, Steven Spielbergek zuzendu eta Harrison Ford, Shia LaBeouf, Cate Blanchett, Karen Allen, Ray Winstone eta John Hurt aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2014 – Jimmy's Hall ("Jimmyren Aretoa") filma Canneseko Zinemaldian estreinatu zen, Ken Loachek zuzendu eta Barry Ward, Simone Kirby eta Jim Norton aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1906 – Wright anaiek 821,393 patente zenbaki lortu zuten euren Hegaz egiteko makinagatik.
- 1990 – Windows 3.0 sistema operatiboa aurkeztu zuen Microsoftek.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2006 – Espainiako Futbol Ligako azken partiduan Athleticek FC Barcelonari 3-1 irabazi zion.
- 2010 – Parisen Biarritz Olympique Euskal Herriko errugbi taldeak Stade Toulousain okzitaniar taldearen aurka Heineken Kopako finala (19-21) emaitzarekin galdu zuen.
Mundua
aldatu- 1987 – Robert Emmiyan armeniar atletak 8,86 zentimetroko luzerako jauzia egin zuen, 1968ko Bob Beamon estatubatuar atletaren errekorratik 4 zentimetrotara geldituz.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1711 – Guillaume Du Tillot, lapurtar politikaria (h. 1774).
- 1811 – Gregorio Arrue, euskal idazle eta itzultzailea (h. 1891).
- 1860 – Indalecio Sarasketa, Aizpiri Txiki edo Eibarko Txikito, bizkaitar zesta punta pilotaria (h. 1900).
- 1913 – Carmen Mendiguren, maistra euskaltzailea (h. 2010).
- 1922 – Antton Ormaza, bizkaitar politikaria, euskal abertzaletasunaren figura klabea trantsizioan (h. 2010).
- 1932 – Jose Angel Lujanbio, traineru estropadetako patroi onenetakoa (h. 2015).
- 1933 – José María García de Andoin, bizkaitar futbolaria eta entrenatzailea (h. 2017).
- 1942 – Alfredo Jaime, UPNko nafar poltikaria, Iruñeko alkate ohia.
- 1943 – Henriette Aire, baxenafar idazlea.
- 1947 – Juanjo Santamaria, bizkaitar futbolari ohia.
- 1950 – Jean Michel Larrasket, ekonomialaria, Baionako Unibertsitateko irakaslea eta Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, Parisen (h. 2018).
- 1962 – Jean-Marie Ekai, lapurtar gitarra-jotzailea eta Itoiz taldeko kide ohia.
- 1967 – Patxi Ferreira, bizkaitar futbolari ohia eta entrenatzailea, Salamancan.
- 1969 – Arancha González, gipuzkoar abokatu eta politikaria.
- 1971 – Maria Arritokieta Marañon, gipuzkoar politikaria.
- 1974 – Alen Aierdi, nafar rock musikaria, bateria-jolea.
- 1981 – Iker Cobo, gipuzkoar toreatzailea.
- 1982 – Eider Hurtado, bizkaitar kazetari, irrati esatari eta telebista aurkezlea.
- 1985 – Aitor Alcalde, bizkaitar futbolaria.
- 1986 – Sandra Gómez, nafar igerilari paralinpikoa.
- 1991 – Iruñe Astitz, nafar kazetaria eta sareko euskarazko eduki sortzailea.
- 1994 –
- Xabier Erostarbe, gipuzkoar esku huskako pilotaria.
- Einar Galilea, arabar futbolaria.
- 1995 – Jon Ander Felipe, bizkaitar futbolaria.
- 2000 – Mariana Cerro, nafar futbolaria.
- 2001 - Pablo Sáenz, nafar futbolaria.
- 2002 – Asier Grande, bizkaitar futbolaria.
Mundua
aldatu- 1466 – Marin Sanudo Gaztea, italiar historialaria (h. 1536).
- 1688 – Alexander Pope, ingeles poeta (h. 1744).
- 1733 – Hubert Robert, frantziar pintorea eta marrazkigilea (h. 1808).
- 1772 – Ram Mohan Roy, bengalar erlijio gizona (h. 1833).
- 1798 – Alexander McDonnell, irlandar xakelaria (h. 1835).
- 1808 – Gérard de Nerval, frantziar idazlea (h. 1855).
- 1813 – Richard Wagner, alemaniar musikagilea (h. 1883).
- 1824 – Amélie Linz, alemaniar idazlea (h. 1904).
- 1841 – Catulle Mendès, frantziar idazlea (h. 1909).
- 1844 – Mary Cassatt, estatubatuar margolaria (h. 1926).
- 1846 – Rita Cetina Gutiérrez, mexikar maistra, poeta eta feminista (h. 1908).
- 1848 – Fritz von Uhde, alemaniar margolaria (h. 1911).
- 1856 – François Gonnessiat, frantziar astronomoa (h. 1934).
- 1859 –
- Arthur Conan Doyle, eskoziar idazlea (h. 1930).
- Tsubouchi Shōyō, japoniar idazlea eta itzultzailea (h. 1935).
- 1864 – Jules Renard, frantziar idazlea (h. 1910).
- 1876 – Leonor Acevedo Suárez, argentinar itzultzailea (h. 1975).
- 1879 – Symon Petliura, Ukrainako Herri Errepublikako 3. presidentea (h. 1926).
- 1880 – Henri Gavel, frantziar hizkuntzalari eta euskaltzaina (h. 1959).
- 1885 – Giacomo Matteotti, italiar politikaria (h. 1924).
- 1903 – Yves Rocard, frantziar fisikaria (h. 1992).
- 1907 –
- Hergé, belgikar komikigilea, Tintinen abenturen sortzailea (h. 1983).
- Laurence Olivier, ingeles aktorea, zinema zuzendaria eta ekoizlea, kritikagile askoren ustez XX. mendeko aktorerik hoberena (h. 1989).
- 1909 – Margaret Mee, britainiar artista botanikoa (h. 1988).
- 1912 – Herbert C. Brown, estatubatuar kimikaria, 1979ko Kimikako Nobel Saria (h. 2004).
- 1914 –
- Lipman Bers, Rigan jaiotako estatubatuar matematikaria (h. 1993).
- Sun Ra, estatubatuar musikagilea eta piano-jotzailea (h. 1993).
- 1919 – Paul Vanden Boeynants, Belgikako lehen ministroa (h. 2001).
- 1922 – Alicia Jurado, argentinar idazle eta akademikoa (h. 2011).
- 1923 –
- Aline Griffith, hispanoestatubatuar aristokrata, espioia eta idazlea (h. 2017).
- Max Velthuijs, herbeheretar ilustratzailea (h. 2005).
- 1924 – Charles Aznavour, armeniar jatorriko frantziar abeslaria (h. 2018).
- 1925 –
- Emilio Carballido, mexikar idazlea (h. 2008).
- Jean Tinguely, suitzar eskultorea (h. 1991).
- 1927 –
- Michael Constantine, greko-estatubatuar aktorea (h. 2021).
- Peter Matthiessen, estatubatuar idazle, eleberrigile eta naturalista (h. 2014).
- George A. Olah, hungariar kimikaria, 1994ko Kimikako Nobel Saria (h. 2017).
- 1932 – Tavo Burat, italierazko eta piemonterazko italiar idazle eta kazetaria (h. 2009).
- 1933 – Chen Jingrun, zenbakien teoriari ekarpen esanguratsuak egin zizkion txinatar matematikaria (h. 1996).
- 1937 –
- Facundo Cabral, argentinar idazle eta kantautorea (h. 2011).
- Viktor Ponedelnik, errusiar futbolari eta entrenatzailea (h. 2020).
- 1938 –
- Richard Benjamin, estatubatuar zinema zuzendari eta aktorea.
- Susan Strasberg, estatubatuar aktorea (h. 1999).
- 1942 – Theodore Kaczynski, Unabomber, estatubatuar filosofo eta matematikaria, bonba gutunak bidaltzeagatik ezaguna (h. 2023).
- 1943 –
- Kurt Bendlin, alemaniar dekatleta (j. 1943).
- Betty Williams, Ipar Irlandar bakezalea, 1976ko Bakearen Nobel Saria (h. 2020).
- 1945 – Anne Caufriez, belgikar etnomusikologoa (h. 2024).
- 1946 –
- George Best, ipar irlandar futbolaria (h. 2005).
- Howard Kendall, ingeles futbolari eta entrenatzailea (h. 2015).
- Liudmila Zhuravliova, ukrainar astronomoa.
- 1949 –
- Ieuan Wyn Jones, galestar politikaria eta Plaid Cymru alderdiko buruzagia.
- Derek Quinnell, galestar errugbilari ohia.
- 1950 – Michio Ashikaga, japoniar futbolari ohia.
- 1951 – Coral Bracho, mexikar hizkuntzalaria, idazle, poeta eta itzultzailea.
- 1953 –
- Paul Mariner, ingeles futbolari eta entrenatzailea (h. 2021).
- Andy Nisbet, eskoziar mendizalea, arroka eta izotzetan eskalatzeko teknika mistoen aitzindaritzat hartua (h. 2019).
- 1954 –
- Shūji Nakamura, Japoniar irakaslea, 2014ko Fisikako Nobel Saria.
- Věra Bílá, erromani abeslari eta musikaria (h. 2019).
- 1955 – Philip Dybvig, estatubatuar ekonomialaria, 2022ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1959 –
- Linda Emond, estatubatuar aktorea.
- Morrissey, ingeles abeslaria, konposatzailea eta idazlea, The Smiths taldeko kidea.
- 1961 – Antonia San Juan, espainiar aktore, zuzendari eta gidoilaria.
- 1962 - Hanan Kattan, jordaniar-britainiar-palestinar ekoizlea.
- 1968 – Igor Lediakhov, errusiar futbolaria ohia.
- 1970 –
- Naomi Campbell, ingeles top-modela, bere belaunaldiaren modelorik ospetsuenetarikoa.
- Guillermo Willy Toledo, espainiar aktorea eta antzerki ekoizlea.
- 1972 – Joana Preiss, frantziar aktore eta abeslaria.
- 1975 –
- Viktoria Abramtxenko, errusiar politikaria eta ekonomialaria.
- Inés Bortagaray, uruguaitar idazle eta gidoilaria.
- 1976 – Fernando Andina, espainiar aktorea.
- 1979 – Maggie Q, estatubatuar aktore eta modeloa.
- 1980 – Nazanin Boniadi, irandar-britaniar aktorea eta eskubudeen aldeko aktibista.
- 1981 – Bassel Khartabil, siriar palestinar software irekiko garatzailea eta kultura librearen defendatzailea (h. 2015).
- 1982 – Montse Tomé, espainiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1987 – Novak Đoković, serbiar tenislaria, inoizko tenislaririk hoberenetakoa.
- 1992 – Danielle Arciniegas, kolonbiar aktore, modelo eta abeslaria.
- 1996 – Carlos Fernández, espainiar futbolaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1843 – Angel Sagaseta de Ilurdotz, nafar legelaria (j. 1784).
- 1944 – Ricardo Tejedor, nafar margolari eta marrakilaria (j. 1882).
- 1968 – Gregorio Sena, gipuzkoar futbolaria (j. 1890).
- 1999 – Loleh Bellon, lapurtar antzezlea (j. 1925).
- 2001 – Marivi Iturbe Etxeberria, bizkaitar irakaslea eta erizaina. Industrializazio garaian borondatezko gizarte langile aritutakoa (j. 1926).
- 2002 - Maria Azeo Ezkerra, Maitxo segalaria, gipuzkoar etxekoandre-baserritarra, emakume aitzindaria sega apostuko jardunean (j. 1930).
- 2009 – Luis Beroiz, gaztelaniazko nafar idazlea (j. 1943).
- 2018 – Josu Esnal, gipuzkoar euskaltzalea (j. 1966).
- 2021 – Esperanza Molina Cubillo, emakume eta gazteen eskubideen aldeko idazle eta antropologo espainiarra, Gasteizen (j. 1931).
Mundua
aldatu- 337 – Konstantino I Handia, erromatar enperadorea (j. 232).
- 1067 – Konstantino X.a Dukas, Bizantziar Inperioko enperadorea (j. 1006).
- 1457 – Rita Casciakoa, italiar moja agustindarra (j. 1381).
- 1540 – Francesco Guicciardini, italiar historialari eta politikaria (j. 1483).
- 1622 – Pedro Páez, espainiar jesuita eta misiolaria (j. 1564).
- 1667 – Alexandro VII.a, Aita santua (j. 1599).
- 1760 – Baal Shem Tov, juduen artean «hasidim» taldearen sortzailea.
- 1802 – Martha Dandridge Custis Washington, Ameriketako Estatu Batuetako aurreneko Lehen Dama (j. 1731).
- 1825 – Laskarina Bouboulina, greziar andre heroia Greziako 1821eko Independentzia Gerran (j. 1771).
- 1849 – Maria Edgeworth, irlandar idazlea (j. 1767).
- 1856 – Augustin Thierry, frantziar historialaria (j. 1795).
- 1859 – Fernando II.a Bi Sizilietakoa, Bi Sizilietako erregea (j. 1810).
- 1868 – Julius Plücker, alemaniar matematikaria eta fisikaria (j. 1801).
- 1873 – Alessandro Manzoni, italiar idazlea (j. 1785).
- 1881 – Friedrich Kasiski, prusiar ofiziala, kriptografoa eta arkeologoa (j. 1805).
- 1885 – Victor Hugo, frantziar idazlea (j. 1802).
- 1895 – Isaac Peral, espainiar zientzalari eta militarra (j. 1851).
- 1902 – Lilly Martin Spencer, XIX. mendeako erdialdeko Estatu Batuetako margolari ezagunenetakoa (j. 1822).
- 1910 – Jules Renard, frantziar idazle, kritiko, kontalari eta poeta (j. 1864).
- 1924 – Viktor Nogin, errusiar militante eta sindikalista boltxebikea (j. 1878).
- 1925 – John French, britainiar militarra, Lehen Mundu Gerran ezaguna (j. 1852).
- 1932 – Isabella Augusta Gregory, irlandar antzerkigile, folklorista eta antzezlaria (j. 1852).
- 1938 – William Glackens, estatubatuar margolaria (j. 1870).
- 1939 – Ernst Toller, alemaniar idazlea eta politikaria (j. 1893).
- 1942 – Stjepan Filipović, kroaziar partisanoa, Jugoslaviako heroi nazional izendatua (j. 1916).
- 1943 – Helen Herron Taft, AEBetako lehen dama (j. 1861).
- 1949 –
- Pilar Millán Astray, galiziar espioia, idazle eta dramagilea (j. 1879?).
- Hans Pfitzner, alemaniar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (j. 1869).
- 1967 – Langston Hughes, estatubatuar poeta, eleberrigile, antzerkigile eta kazetaria (j. 1902).
- 1972 –
- Cecil Day-Lewis, ingeles-irlandar olerkaria (j. 1904).
- Margaret Rutherford, ingeles aktorea (j. 1892).
- 1976 – Oscar Bonavena, pisu astunetako argentinar boxeolaria (j. 1942).
- 1979 – Kurt Jooss, alemaniar dantzari eta koreografoa (j. 1901).
- 1982 – Cevdet Sunay, Turkiako presidentea (j. 1899).
- 1983 – Albert Claude, belgikar biologoa, 1974ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1899).
- 1985 – Wolfgang Reitherman, Alemanian jaiotako estatubatuar animatzaile, zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1909).
- 1986 – Charles F. Voegelin, estatubatuar hizkuntzalaria (j. 1906).
- 1989 – Karen Ulane, estatubatuar airelinea pilotua, sexua berresleitzeko ebakuntza jaso eta gero bidegabeki lanetik bota zutena (j. 1941).
- 1990 – Rocky Graziano, estatubatuar boxeolaria (j. 1919).
- 1991 – Vicente Mortes Alfonso, espainiar politikaria (j. 1921).
- 1992 –
- Anthony Accardo, estatubatuar mafiosoa (j. 1906).
- Abraham Moles, frantziar komunikazioaren-teorialaria (j. 1920).
- 1993 – Velia Martínez, estatubatuar aktorea, abeslaria eta diskoteka-dantzaria, Mayra Gómez Kempen ama (j. 1920).
- 1998 – John Derek, estatubatuar aktore, zinema zuzendari, gidoilari, ekoizle eta argazkilaria (j. 1926).
- 2003 - Elula Perrin, frantziar idazlea eta diskoteka-jabea, 1970 eta 1980ko hamarkadetako lesbiana-gauaren munduko pertsonaia (j. 1929).
- 2010 – Martin Gardner, matematikaren eta zientziaren dibulgazioan aritutako estatubatuar idazlea (j. 1914).
- 2013 – Henri Dutilleux, frantziar musikagilea (j. 1916).
- 2014 – Ramón Martín Mateo, espainiar legelari eta unibertsitateko irakaslea, Bilboko Unibertsitatearen laugarren eta azken errektorea (j. 1928).
- 2017 – Nicky Hayden, motoziklismoko estatubatuar pilotua (j. 1981).
- 2018 – Philip Roth, estatubatuar eleberrigilea (j. 1933).
- 2019 –
- Ahmad Shah Pahangekoa, Pahangeko sultana eta Malaysiako erregea (j. 1930).
- Eduard Punset, kataluniar abokatu, ekonomialari eta zientzia hedatzailea (j. 1936).
- 2020 –
- Ashley Cooper, australiar tenislaria (j. 1936).
- Mory Kanté, ginear abeslari eta kora-jotzailea (j. 1950).
- Albert Memmi, frantziar-tunisiar idazlea (j. 1920).
- Jesús Pardo, espainiar idazle eta kazetaria (j. 1927).
- 2021 – Francesc Arnau, kataluniar futbol-atezaina (j. 1975).
- 2023 –
- Eduarda Dionísio, portugaldar idazlea (j. 1946).
- Wim Udenhout, Surinamgo lehen ministroa (j. 1937).
- 2024 –
- Silvia Reyes, kanariar eta kataluniar aktibista trans (j. 1949).
- David Wilkie, eskoziar igerilaria (j. 1954).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Amaia eta Orats.
Euskal Herria
aldatu- Tudela: Kentze Santuaren baselizan erromeria ospatzen da. Arratsaldean izen bereko opila jaten delarik.
- Erriberri: Maiatzaren 22tik hurbilen dagoen larunbatean, Santa Brigida baselizarako erromeria izaten da.
Mundua
aldatu- Yemengo jai nazionala.
- Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak
aldatu