Magnolia lore-handi

Magnolia» orritik birbideratua)
Artikulu hau Magnolia lorandiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Magnolia (argipena)».

Magnolia lore-handia edo, gehienetan, magnolia soilik (Magnolia grandiflora) Magnolia generoko zuhaitza da, berez Amerikako Estatu Batuetako hego-ekialdekoa, baina mundu osoko parke eta lorategietan hedatua dagoena.

Magnolia lore-handi
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMagnoliales
FamiliaMagnoliaceae
GeneroaMagnolia
Espeziea Magnolia grandiflora
Linnaeus, 1759
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaksouthern magnolia (en) Itzuli

Izen generikoa, Magnolia, Montpellierko Lorategi Botanikoaren Pierre Magnol zuzendariaren omenez du zuhaitzak. Izen espezifikoak, grandiflorak, loreen tamaina handiari egiten dio erreferentzia.

Ezaugarriak

aldatu

Hosto iraunkorreko zuhaitz bikaina da, eta 25 m garai izan daiteke. Kono eitea du magnoliak, eta adaburua zabala eta hostotsua da. Hazkunde motela du, eta bizia luzea.

Zurtoina – Azala

aldatu

Zurtoina motza da. Azala grisa da, eta plaka txikitan zartatua.

Hostoak

aldatu

Hostoak bakunak, alternatuak, larrukarak, obalak eta handiak dira; berde ilun distiratsuak gainaldetik, eta argiagoak azpialdetik.

Loreak

aldatu

Magnoliak lehenbiziko landare loredunak izan ziren, segur aski; hortaz, lore motarik primitiboena dute, zuhaitzetakoetan primitiboena.

Loreak zuriak, oso handiak eta usaintsuak dira, eta bi-lau egun bakarrik irauten dute.

Fruituak

aldatu
 
Fruitua.

Oboideak (pinaburu formakoak) eta gorrixkak dira fruituak.

Habitata

aldatu

Magnolia, jatorriz, iparramerikarra da, eta XVIII. mendean ekarri zuten Europara.

Klima epela du berezkoa.

Erabilera

aldatu

Apaingarri gisa erabiltzen da parke eta lorategietan; izan ere, eite dotorea eta hostotza iraunkorra du, eta udan loratzen da.

Erreferentziak

aldatu
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.

Ikus, gainera

aldatu