Maeklong Trenbide merkatua

Mae Klongko trenbidearen gaineko merkatua (Thailanderaz: ตลาดร่มหุบ) Thailandiako tokirik bisitatuenetako bat da. Merkatuan batez ere janariak saltzen dira, fruta, barazkiak, haragia eta itsaski freskoak (merkatua ezaguna da azken hauei esker). Ehun metro luze dituen merkatu mugikor hau 1905. urtean sortu zen, burdinbidea Samut Songkhram probintziara iristearekin batera.[1]

Alarma batek trenaren etorreraz abisua ematen du.

Bertakoentzat, tokiko produktuak erosteko gunea; bisitarientzat, ikuskizun arrigarria. Bangkok-Samut Songkhram trenbidea bertatik igarotzen da. Trenbidearen zati batean ezarrita dagoen bertako merkatua, saltzaileak trena pasatzen den bakoitzean postuak kentzera behartzen ditu. Irudia erakargarri turistiko bihurtu da. Bangkoketik 90 kilometrora kokatzen da merkatu hau.

Alarma batek trena iritsi baino hiru minutu lehenago ohartarazten die bertaratutakoei, denbora tarte horretan saltzaileek beren salgaiak mugitzen dituzte eta toldoak barrurantz erretiratzen dituzte, trenak aurrera egin dezan eta dena lehen trena igarota zegoen moduan berriro jartzeko. Trena pasatzen denean, merkatuan saltzaile-lanetan dihardutenak eta fruitu eta barazki postuak doi-doi igurtzi ditu. Salmahaiek gurpilak dituzte eta trenbidearen bi aldeetara banatzen dira. Erritua egunean sei-zortzi bider errepikatu ohi da. Horrenbestez, Hoop Rom (aterki/guardasol-itxiera) merkatua izenez ere ezagun egin da Mae Klong Trenbide merkatua deituriko azoka thailandiar hau. Munduko merkatu bitxienen artean, bitxienetakoa bera da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu