Mae Jemison (Decatur, Alabama, 1956ko urriaren 17a) estatubatuar ingeniari, mediku eta NASA-ko astronauta da. Espaziora bidaiatu zuen lehenengo emakume afro-amerikarra da.

Mae Jemison

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMae Carol Jemison
JaiotzaDecatur (Alabama)1956ko urriaren 17a (67 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea 1977) Zientziatan graduatua, Artean graduatu : Ingeniaritza kimiko, African American studies (en) Itzuli
Stanford University School of Engineering (en) Itzuli
Weill Cornell Medicine (en) Itzuli 1981) Medikuntzako doktorea
Morgan Park High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronauta, medikua, katedraduna, fisikaria, aktorea, ingeniaria eta haur literatura idazlea
Enplegatzailea(k)NASA
Jasotako sariak
KidetzaAlpha Kappa Alpha
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Astronauta
MisioakSTS-47 (en) Itzuli
Misioen entseina(k)STS-47
Denbora espazioan11.430,383333333 minutu

drmae.com
IMDB: nm0420648 Twitter: maejemison TED: mae_jemison Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Lehen urratsak aldatu

Charles eta Dorothyren hirugarren alaba da. Gurasoek, arotza eta irakaslea hurrenez hurren oso serio hartu zuten alabaren heziketa. [1]Oso gaztetatik argi zuen zientzilaria izan nahi zuela eta Bigarren Hezkuntzan sartu orduko bazegoen espazioaren gaiaz interesatuta. 16 urterekin graduatu zen Bigarren Hezkuntzan eta Stanfordeko Unibertsitatean beka batekin ikasi zuen, ingenieritza kimikoko graduatua lortuz. Ostean, 1981. urtean medikuntzan doktoratu zen Cornell Unibertsitatean [2]eta 1983-85 bitartean Cuerpo de Paz taldearekin bat egin zuen, eskualdeko mediku militar gisa arituz Mendebaldeko Afrikan, bereziki Sierra Leonan eta Liberian.

Astronauta lana aldatu

1987ko ekainaren 4an NASAko astronauten formakuntza programan onartu zuten lehen emakume afroamerikarra izan zen Mae Jemison eta 1992an, berriz, espazioara bidaiatu zuen lehen emakume afroamerikarrean bihurtu zen. [3]Endeavour ontzian bidaiatu zuen STS47 misioan eta espazioan eman zituen 8 egunetan. Mae Jemisonek esperimentuak egin zituen grabitate ezaren eta zinetosiaren inguruan bai tripulazioarekin bai bere buruarekin.Guztira, 190 orduz egon zen espazioan. 1987tik 1993ra NASAn zerbitzatu ondoren, Jemisonek Jemison Group, Inc., sortu zuen, sateliteetan oinarritutako ALAFIYA telekomunikazio sistema garatu zuena. Sistema honen asmoa garapen bidean dauden herrialdeetako mediku zaintza hobetzea zen.[4]

Irakasle lana aldatu

Ingurumen ikasketen programan irakasle izan zen Dartmoutheko Unibertsitatean, garapen bidean dauden herrialdeetako aurrerapen teknologikorako Jemison Institutua zuzendu zuelarik bertan. Bere egungo proiektuen artean, Afrikan osasuna hobetzea eta garapen bidean dauden herrialdeen aurrerapen teknologikoan daude enfokatuta.

Mae Jemison Cornell Universityn eta Dartmouth Collegen irakasle izan da 1995tik 2002ra. American Chemical Society, Association for Space Explorers eta American Association for the Advancemente of Science bezalako erakunde zientifikoetan parte hartzen du.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

https://mujeresconciencia.com/2019/05/31/mae-jemison-la-nina-que-sonaba-con-ir-al-espacio-y-se-convirtio-en-la-primera-mujer-afroamericana-que-lo-consiguio/