Madura Indonesiako uhartea da, Javako ipar-ekialdeko kostaldearen parean dagoena. 4.078 kilometro koadroko eremua du (administratiboki 5.168 kilometro koadro, ekialde eta iparraldeko uhartexka batzuk gehitzen baitzaizkio), eta 2012an 3.630.000 biztanle zituen. Hizkuntza nagusia madurera da, Javako ekialdean eta beste 66 uhartetan ere erabilia.

Madura
Madura locator.png
Datu orokorrak
Garaiera87 m
Azalera4.429 km²
Geografia
ID - Madura.PNG
Koordenatuak7°04′S 113°24′E / 7.06°S 113.4°E / -7.06; 113.47°04′S 113°24′E / 7.06°S 113.4°E / -7.06; 113.4
Honen parte daSondako Uharte Handiak
KokapenaJavako itsasoa
Estatu burujabe Indonesia
Indonesiaren banaketa administratiboa Ekialdeko Java
Ur-gorputzaIndiako Ozeanoa
Leku geografikoaSondako Uharte Handiak

Klima, landaredia eta fauna Javako berberak dira, baina lurra oso elkorra da leku gehienetan. Kokoak, olioa eta zura dira Madura uharteko ekonomiaren oinarriak. 1949 arte, Herbehereen esku egon zen; urte horrez geroztik Indonesiaren parte da. Administratiboki Ekialdeko Java probintziaren barnean dago.

Banaketa administratiboaAldatu

Madura uhartea lau barrutitan (kabupaten) banatuta dago:

  1. Bangkalan
  2. Sampang
  3. Pamekasan
  4. Sumenep

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu