Madonna del Ghisallo
Madonna del Ghisallo (euskaraz: «Ghisalloko Andre Maria») Magreglio udalerrian dagoen eliza txikia da, Comoko probintzian dagoena.
Madonna del Ghisallo | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Italiako eskualdeak | ![]() |
Probintzia | Comoko probintzia |
Italiako udalerri | Magreglio |
Kokapen fisikoa | Ghisàl (en) ![]() |
Koordenatuak | 45°55′27″N 9°16′04″E / 45.924255°N 9.267771°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1623 |
Izenaren jatorria | Maria Ghisàl (en) ![]() |
Erlijioa | katolizismoa |
Kirola | errepideko txirrindularitza |
Zerbitzuak | ![]() |
Ondarea | |
Bisitariak urtean | 6.608 |
Kontaktua | |
Helbidea | Via Gino Bartali eta Via Gino Bartali 4, 22030 Magreglio |
Txirrindularitza zale guztiek eliza hau ezagutzen dute, izen bereko mendatearen gailurrean dagoelako.[1] Bere igoera Lombardiako Giroko ibilbide tradizionalaren parte da, baita askotan Italiako Giroaren zati ere.[2]
Txirrindulariek Ghisalloko Andre Maria bereziki gurtzen dute. 1948an, Pio XII.a aita santuak txirrindularien zaindari izendatu zuen. Aita Santuak bedeinkatutako zuzi bat Erromatik santutegira eraman zuen segizio batek. Azken bi errelebistak Gino Bartali eta Fausto Coppi izan ziren.
Santutegian txirrindulari ospetsuen oroigarriak gorde dira, bereziki Bartali, Coppi, Eddy Merckx, Felice Gimondi eta Francesco Moserren bizikletak eta korrikalarien maillotak.
Santutegiaren ondoan txirrindularitzaren museo bat dago, 2006ko urriaren 14an, Lonbardiako Giroa zela eta, Fiorenzo Magniren aurrean inauguratu zutena.
Santutegi honek bi baliokide ditu: Euskal Herrian, Dorletako santutegia, euskal txirrindularien zaindaritzat jotzen dena; eta Frantzian, Landetan dagoen Notre-Dame des Cyclistes kapera.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Cooper, Jonny. (2014-8-22). «My pilgrimage to the Patron Saint of Cycling» The Telegraph.
- ↑ (Ingelesez) Atkins, Ben. (2008-10-17). «La Madonna del Ghisallo – the Patron Saint of Cycling» Cycling News.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |