Madeleine Riffaud (Arvillers (Frantzia), 1924ko abuztuaren 23a) nazien aurkako erresistentziako borrokalari frantsesa, poeta eta kazetaria; Andrée Viollisekin batera, Frantziako lehen gerra-berriemaileetako bat izan zen, eta kolonialismoaren aurkako lehen aktibistetako bat.[1]

Madeleine Riffaud
Bizitza
JaiotzaArvillers1924ko abuztuaren 23a (100 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgerra-berriemailea, kazetaria, poeta, Frantziako Erresistentziako kidea eta militante politikoa
Enplegatzailea(k)L'Humanité
Jasotako sariak
KidetzaFrench Forces of the Interior (en) Itzuli
Izengoitia(k)Rainer
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Vietnamgo Gerra
Aljeriako Independentzia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista
IMDB: nm3545971 Edit the value on Wikidata
Kale batek bere izena darama Stains udalerrian.

Biografia

aldatu

Madeleine Somme eskualdean hazi zen, Lehen Mundu Gerrako oroitzapenez inguratuta. 15 urte zituen Alemaniarekin gerra deklaratu zutenean. 1940ko maiatzean, Luftwaffe-k Somme-ko errefuxiatu-zutabe bati eraso zion. Ondoren, Parisera joan eta nazien aurka borrokatzea erabaki zuen.[2] 18 urte zituela hasi zen barneko indar frantziarrentzat lanean, "Rainer" izengoitiarekin, nazien okupazioaren aurkako zenbait operaziotan parte hartuz. 20 urte bete zituen egunean, 1944an, berak zuzenduriko erresistentziako taldeak nazien hornikuntza tren bat geldiarazi zuen Parisen, eta granada eta suziriz erasota 80 soldadu alemaniar preso hartu zituzten.[3] 1944ko uztailaren 23an, Sena ibaiaren gaineko zubi batean egun argiz hil omen zuen ofizial aleman baten hilketagatik ospetsu egin zen.

Handik gutxira, frantziar kolaboratzaile batek harrapatu zuen, Gestaporen esku utzi zuten eta Rue des Saussaieseko bere kuartel nagusira eraman zuten Fresnesko espetxera eraman aurretik. Torturatua izan ondoren[4] eta haren exekuziorako data jarrita, azkenean preso truke batean askatu zuten. Nazien okupazioaren Parisekiko erresistentziara itzuli zen. Paris askatu ondoren, berak eta bere lagunek nazien aurkako borrokarekin jarraitu zuten gerra amaitu arte.

1945 ondoren, kazetari bihurtu zen Louis Aragonek zuzentzen zuen Ce Soir egunkarirako. Gero, L'Humanité egunkarirako Aljeriako gerrari buruz informatu zuen. 1946an, Parisen Ho Chi Minhekin hitz egin zuen eta bere bizitza Vietnami eskainiko zuela agindu zuen. Hego Vietnamera joan zen bizitzera eta 7 urtez gerrari buruz informatu zuen. Han, Ipar Vietnamen, Au Nord-Vietnam: écrit sous les bombes liburua idatzi zuen eta Dans le maquis du Sud-Vietnam dokumentala egin zuen. Nguyễn Đình Thi, Vietnamgo poetaz maitemindu zen, baina Vietnamgo lege zaharra zela eta, ezin izan zen ezkondu.

Frantziara itzuli zenean, erizain laguntzaile gisa lan egin zuen Parisko ospitale batean. Han, Les Linges de la Nuit best-sellerra idatzi zuen, eta poesia antologia bat argitaratu zuen: Red Horse: Poetic Anthology, 1939-1972. 2008an, Madeleine Riffaudek Ohorezko Legioa jaso zuen Parisen, Frantziari eta munduari egindako ekarpenengatik. Halaber, Vietnamgo adiskidetasun-domina jaso zuen 2005eko abuztuan.

Riffaud idazlea

aldatu

Riffaudek poesia idatzi zuen gerra osoan eta kazetari gisa egindako ibilbidean. Pablo Picassok bere erretratua marraztu zuen 1945ean argitaratutako Le Poing fermé liburuaren azalerako. 1994an On l'appelait Rainer izenburuarekin argitaratu zen bere erresistentziaren garaiko autobiografia bat idatzi zuen. Bere bizitzari buruzko hainbat dokumentaletako protagonista ere izan da. Frantziako lehen gerra-berriemaileetako bat izan zen

  • Le Poing fermé (1945)
  • Le Courage d'aimer (1949)
  • Les Carnets de Charles Debarge, documents recueillis et commentés par Madeleine Riffaud (1951)
  • Les Baguettes de jade (1953)
  • Le Chat si extraordinaire (1958)
  • Ce que j'ai vu à Bizerte (1961)
  • Merveille et douleurs : l'Iran (1963)
  • De votre envoyée spéciale... (1964)
  • Dans les maquis "Vietcong" (1965)
  • Au Nord-Vietnam : écrit sous les bombes (1967)
  • Nguyễn Đinh Thi : Front du ciel (Mãt trãn trên cao) (1968)
  • Cheval rouge : anthologie poétique, 1939–1972 (1973)
  • Les Linges de la nuit (1974)
  • On l'appelait Rainer : 1939–1945 (1994)
  • La Folie du jasmin : poèmes dans la nuit coloniale (2001)
  • Bleuette (2004)

Kondekorazioak

aldatu
  • 1945: 1939-1945 Gerra-gurutzea, brontzezko palmarekin nazien aurkako egindako erresistentziagatik.
  • 2001: Merezimenduaren ordena nazionalaren zalduna.
  • 2008: Ohorezko Legioa.[5]

Bibliografia

aldatu
  • Madeleine Riffaud aux Buttes-Chaumont, symbole d’une jeunesse en résistance. Paris Lights Up, 2020ko abuztuak 23.[6]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu