Madeleine Renaud (Paris, Frantzia, 1900eko otsailaren 21a - 1994ko irailaren 23a) antzezlea izan zen.

Madeleine Renaud

Sociétaire of the Comédie-Française (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLucie Madeleine Renaud
JaiotzaParisko 16. barrutia eta Paris1900eko otsailaren 21a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaNeuilly-sur-Seine1994ko irailaren 23a (94 urte)
Hobiratze lekuaPassy hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Charles Granval
Jean-Louis Barrault  (1940 -  1994)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Raphaël Duflos
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea, zinema aktorea eta aktorea

IMDB: nm0719233 Allocine: 4274 Allmovie: p59592 IBDB: 68602
Musicbrainz: 5c98f54e-50b1-4c2d-953a-da096d49fa72 Discogs: 837029 Find a Grave: 7150 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

1921-1946 bitartean Comédie Françaiseko antzezle izan zen. Jean Benoît-Lévyren La Maternelle (1933) filmeko eta Jean Grémillonen Remorques (1939, Atoiak), Le ciel est à vous (1943, Zerua zuena da) filmetako protagonista izan zen. Madeleine Renaudek frantses emakume xarmant, gozo eta sentiberatasun handikoaren pertsonaia osatu zuen. 1946. urtetik aurrera, ordea, antzerkian aritu zen batez ere, nahiz eta tarteka egin zuen zineman paperen bat edo beste: Max Ophulsen Le Plaisir (1951, Plazerra), Marguerite Durasen Des journées entières dans les arbres (1976, Egun osoak zuhaitzetan), eta abar.

Renaud Barraulten konpainiarekin paper klasiko handiak egin zituen, eta Marivauxen interprete handientzat hartu ohi da: Les Fausses Confidences (1946, Konfidentzia faltsuak), La Seconde Surprise de l'amour (1949, Maitasunaren bigarren ustekabea). Lan moderno garrantzitsuetan ere parte hartu zuen: Samuel Becketten Oh les beaux jours (1963, Oi egun ederrak), Jean Geneten Les Paravents (1966, Bionboak), Durasen Savannah Bay (1983).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Madeleine Renaud