Madeleine Memb

kazetari kamerundarra

Madeleine Memb (Nitoukou, 1957ko uztailaren 14a) kamerundar kazetari, irrati ekoizle[1] eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea da.

Madeleine Memb
Bizitza
JaiotzaKamerun eta Nitoukou (en) Itzuli1957ko uztailaren 14a (66 urte)
Herrialdea Kamerun
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Cameroon radio television (en) Itzuli

Bizitza aldatu

1992an hasi zen kazetari lanetan Kamerungo telebista eta irrati kate nazionalean. Emakumeen inguruko erreportajeak sartu zituen bere programetan eta Au nom de la femme irratsaioa sortu zuen[1]. 2005ean Feminia sarea, hedabideetako profesionalen artean informazioa partekatzeko proiektu bat antolatu zuen Léontine Babénirekin batera[2].

Emakumeen genitalen mutilazioa kriminalizatzearen alde egiten du Kamerunen, non prebalentzia tasa %1,04 ingurukoa den[3]. 2006az geroztik, emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako proiektu bat zuzentzen du[4].

Desabantailarik handiena duten jende taldeentzako ekimenak zuzentzen ditu, giza eskubideekin, ingurumenarekin eta janariaren segurtasunarekin lotutako gaietan arreta jarriz, IAWRT eta Medias Women of Peace erakundeen bitartez[5].

Horrez gain, bakearen alde egiten du Afrikako Erdialdeko Ekonomia eta Diru Komunitatean[6].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Byerly, Carolyn M.; Ross, Karen. (2008). Women and Media: A Critical Introduction. Wiley & Sons, 275 or..
  2. (Ingelesez) «Feminia» The Communication Initiative Network 2005-10-18 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  3. (Frantsesez) «Madeleine Memb: Les mutilations génitales se pratiquent partout au Cameroun» 237online 2015-03-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  4. (Ingelesez) «Madeleine Memb - Cameroon» Engender (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  5. (Frantsesez) «Madeleine Memb – Des terres arables pour les maraichères rurales» Le Pas Féminin 2014-09-14 (Noiz kontsultatua: 2014-09-14).
  6. (Frantsesez) Tchoua, Hugues. «« Nous allons créer un réseau de femmes pour la paix en zone Cemac »» Journal du Cameroun 2009-01-18 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).

Kanpo estekak aldatu