Maddi Sarasua
Maddi Sarasua Laskarai (Itsasu, 1995eko azaroaren 22a) bertsolari eta olerkari lapurtarra da, Aitor Sarasua bertsolariaren alaba.[1]
Maddi Sarasua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Itsasu, 1995eko azaroaren 22a (28 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Bizilekua | Itsasu |
Familia | |
Aita | Aitor Sarasua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Ibilbidea
aldatuHamaika urterekin hasi zen bertso eskolan, Uztaritzeko ikastolan. Karlos Aizpurua, Patxi Iriart eta Jexux Arzallus izan ditu bertsogintzan irakasle. Gero, Baiona Lizeoko bertso eskolan, Odei Barroso eta Aimar Karrikarekin aritu zen.[1]
Eskolarteko txapelketetan maila bikaina eman zuen Iparraldekoa birritan eta Euskal Herrikoa behin irabaziz.[2] 2012an Xilaba txapelketan egin zuen debuta eta finalean sartu zen. Laugarren postua eskuratu zuen.[3] Horri esker 2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen, eta txapelketa horretako bertsolari gazteena izan zen.[4] Ikasketek Gasteiza eraman zuten eta Arabako Koadrila artekoan hartu zuen parte Errekaleorreko taldearekin.[5]
Hizkuntza-plangintzan ikasketak egin ditu, eta alor horretan, euskararen inguruan, lana egin izan du.[6]
2024ko ekainean olerki liburu bat atera zuen, Biharraren hegietan izenekoa. Gai politikoak olerki bidez jorratzen ditu liburu hartan[7]. Liburua aurkezteko errezitaldi musikatuak egiten ditu Martin Bidaurrek lagunduta.[8]
Palmaresa
aldatu- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- Final laurdenak (1): 2013
- Xilaba Bertsulari Xapelketa:
- Finalista (1): 2012
- Finalaurrekoak (3): 2014, 2016, 2021
- Euskal Herriko Eskolartekoa:
- Txapelduna (1): 2012
- Txapeldun ordea (1): 2011
- Iparraldeko Eskolarteko Txapelketa:
- Txapelduna (2): 2012, 2013
- Txapeldun ordea (1): 2011
- Arabako Kuadrila artekoa:
- Finalista (1): 2018 (Erreralekor birizik! taldearekin)
Liburuak
aldatu- Biharraren hegietan (2024, Maiatz)[7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Maddi Sarasua Laskarai - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
- ↑ «Maddi Sarasuak eta Paul Iruretagoienak irabazi dabe Euskal Herriko Eskolartekoa» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
- ↑ «Maddi Sarasua Laskarai — Xilaba» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
- ↑ «Sarasua Laskarai, Maddi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-05).
- ↑ «2018ko Arabako Bertso Kuadrilla artekoan Aramaioko Ibabeko Bertaren Bilobak garaile» Hala Bedi (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
- ↑ «Maddi Sarasua: Euskara klase perspektibatik» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
- ↑ a b ««Bihar hobe bat eraiki nahian eta bide horretan idatziriko olerkiak dira»» Berria 2024-06-12 (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) GrupoEleyco.com. «Inicio - Poetas en Mayo / Poetak Maiatzean» Poetas en Mayo (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).