Maddi Pelot
Maddi Pelot[1][2] (Talença, Okzitania, 1947 apirilaren 12a - Miarritze, 2016ko urriaren 6a[3]) euskal idazlea izan zen.
Maddi Pelot | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Talence, 1947ko apirilaren 12a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Biarritz, 2016ko urriaren 6a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 118 |
BizitzaAldatu
1947ko apirilaren 12an jaio zen Bordele ondoko Talençan.[3][4] Biarritzen bizi zen.[5]
Ikasketa klasikoak egin zituen, frantsesa, latina eta greziera. Gramatikako agregazioa pasa zuen eta Biarritzeko kolejio batean gai horiek irakasten zituen.[4] Ikastaroak ere eman zituen Baionako euskal unibertsitatean.[6]
23 urterekin ikasi zuen euskara.[4]
Maiatz taldean hastapenetik aritu zen eta literatura aldizkariaren sorreran parte hartu zuen.[6][7] Ipuin futuristak egiten aitzindarietakoa da euskaraz.[6][8]
Hiztegigintzan Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) bideratutako Nola erran hiztegian frantsesezko adibideen gainbegiratzaile gisa aritu zen.[6][9]
Gure Irratiaren lehen urteetan fikzio emankizun asko kudeatu zituen, Isaac Asimoven lanetatik hartutako testuekin eta batez ere Richard Wagnerren opera ezagun batzuk antzeztuz.[6]
Musikazalea zen. Atsegin zituen musika klasikoa, seriala, modernoa, opera eta herri anitzetako folk musika, bereziki Indiakoa.[4]
Egunero yoga egiten zuen eta hinduismoan interesa zuen.[4]
Seme bat adoptatu zuen.[10]
Bizitza diskretua izan zuen, ez zen publikoki agertzen.[10] Itxaro Bordak Emakumeak idazle antologia egin zuenean ez zuen bertan agertu nahi izan.[10]
2016ko urriaren 6an hil zen Biarritzen,[3] minbiziaren ondorioz.[10]
LanakAldatu
NarrazioaAldatu
- Telelabirintoa (1984ko apirila, Maiatz). Maiatz aldizkariaren 5. zenbakian argitaratutako narrazio luzea.[11] 1985ean Biharko oroitzapenak ipuin liburuan berriz argitaratu zuen.[12]
- Biharko oroitzapenak (1985eko urria, Maiatz). Uhargi sailean argitaratutako ipuin bilduma.[4][11]
- Teleamarauna (1987, Maiatz). Uhargi sailean argitaratutako eleberri laburra.[11]
SaiakeraAldatu
- Hinduismoa, monoteismoa mila aurpegiduna (1992, Maiatz)
PoesiaAldatu
Hainbat olerki ere argitaratu zituen, ia denak Maiatz aldizkarian.[13]
- Semeak (1982, Maiatz 2. zenbakian)
- Eden (1982, Maiatz 3. zenbakian)
- Josebari (1985, Maiatz 9. zenbakian)
- Eden (1986, Plazara 5. zenbakian)
- Urriko neskari (1986, Maiatz 11. zenbakian)
- Gureak (1987, Maiatz 13. zenbakian)
- Nesken ebaslea (1987, Maiatz 14. zenbakian)
- Neska hori (1988, Maiatz 15. zenbakian)
- Erleen eztiaz (1989, Maiatz 18. zenbakian)
- Helikoki (1989, Maiatz 18. zenbakian)
- Jin joan (1990, Maiatz 19. zenbakian)
ErreferentziakAldatu
- ↑ Mayi grafiaz ere idatzia.
- ↑ «Mayi Pelot zientzia-fikzioko idazle aitzindariari omenaldia egingo diote Baionan» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-03-08.
- ↑ a b c «Mayi Pelot», Literaturaren zubitegia, . Noiz kontsultatua: 2018-09-25.
- ↑ a b c d e f Borda, Itxaro (1985) «Mayi Peloten «Biharko oroitzapenak...» - Mayi Pelotekin elkarrizketan» Argia (1081) . Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
- ↑ Euskonews, elkarrizketa Luzien Etxezaharretari.
- ↑ a b c d e «Mayi Pelot idazlea hil da», Berria, . Noiz kontsultatua: 2016-10-10.
- ↑ Maiatz 25 urte, Itxaro Borda.
- ↑ Sareinak bloga.
- ↑ «Egileak», Nola erran Frantses-Euskara hiztegi elektronikoa, . Noiz kontsultatua: 2018-09-25.
- ↑ a b c d Morales, Ana (2018), «ANSIBLEFEST 2018: Hamaika mundu sortzeko jaio gara I», Etzi Portu Maritimoa, . Noiz kontsultatua: 2018-10-11.
- ↑ a b c Galarraga, Aritz (2013) «Bakan ale bitxia» Argia (2372) . Noiz kontsultatua: 2018-09-25.
- ↑ Antza, Mikel (1986), «Biharko oroitzapenak», Kritiken hemeroteka, . Noiz kontsultatua: 2018-10-14.
- ↑ «Pelot, Mayi», Bertso eta olerkien hemeroteka, . Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo loturakAldatu
- Mayi Pelot literaturaren zubitegian
- Itxaro Bordak 1985ean Biharko oroitzapenak liburuaren harira Argia astekarirako egindako elkarrizketa
- Itxaro Borda eta Josu Landak 1986an Biharko oroitzapenak liburuaren harira Susa aldizkarirako egindako elkarrizketa
- Biharko oroitzapenak ipuin bilduma osorik
- Argitaratutako poesia guztiak Bertso eta olerkien hemerotekan