Madalenaitz

Euskal Herriko mendia

Madalenaitz Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, 860 metroko garaierakoa. Mendilerroaren hegoaldereneko zatian dago. Txikia da, baina txundigarria. Bere izenaren jatorria, dirudienez, bertan Santa Maria Magdalenaren omenezko ermita baten esistentzian dago, eta ez bere forman, madalena baten antzerakoa.

Madalenaitz
Datu orokorrak
Garaiera860 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°56′09″N 1°55′04″W / 42.93571°N 1.91788°W / 42.93571; -1.91788
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaHiriberri/Madotz
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Izatez, mendi luzanga bat da, Aralar mendilerroan elementu tektoniko bat suposatzen duena. Bere magalak biziki malkartsuak dira eta landaredi ugariarekin, ezpela adibidez. Iparraldeko aurpegia, horma handi lau bat da, eta arinki eroritakoa. Tontorrean elkartzen diren kareharrizko ezproiek, itxuraz, ez dute behar tekniko askorik behar igarotzeko, lurrarekin zikintasunagatik izan ezik. Zehazki, mendebaldeko ezproiak ez du inongo zailtasunik. Dena dela, ohiko iritsiera, gailur somital luze eta zabal osoa igotzean datza, Olazabalgo lepotik mendebalderanzko norantzan. Burteko txamenie izeneko toponimo baten esistentziak, bide bat, zuzenean Irañetatik tontor honetara igotzen zela susmarazten du. Mendi honetatik gertu, Urrunzure ibaiaren iturburua dago.

Irispideak aldatu

Olazabalgo lepora Hiriberritik iris daiteke. V formako labarrean sartu behar da, ekialdean, monolito harritsu bat uzten duena. Posible da, baita ere, haran honen eskumako ezproia igotzea igoera errazean. Ezproi honen oinarrian iturri bat dago eta, pìxkat goraxeago, utzitako txabola bat. Hemendik, zuzenean tontorrerantz abiatzen da, Olazabalgo pasabide gainean. Labarra alde batera ez uzteko erreferentzia bat, Beraztegiko ermita erromanikoaren ekialdean geratzen dela da, larre eder baten erdian.

Uharte Arakiletik Aralarko San Migeleranzko bidea hartuz Mikel Berriko ermitatik, Urrunzureko labarrean sar daiteke, tontorraren iparraldean, bere kareharrizko frontoia miresteko, Olazabal leporaino, nondik tontorrera iristen den.

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa