Madalena de Jaureguiberry (pastorala)

Madalena de Jaureguiberry pastorala Pier Paul Berzaitzek idatzitako lana da, 2000ko uztailaren 29an lehen aldiz taularatuta. Eskiula herriko lagunek plazaratu zuten. Pastoralak Madalena Jauregiberri (Aloze, Zuberoa, 1884 - Ziboze, Zuberoa, 1977) euskal idazlearen eta euskaltzalearen biografian oinarritzen da.

Madalena Jauregiberriren biografia aldatu

Madalena bederatzi seme-alabetatik hirugarrena zen. 1906an Paueko École Normale delakoan ikasketak amaitu zituenean, Argentinara joan zen eta sei urtez frantsesezko irakasle izan zen. 1914ean Zuberoara itzuli zen. Lehen Mundu Gerran senargaia hil zuten; harrezkero ezkondu ez eta amarekin bizi izan zen Zibozeko Sibasia etxean. 1933 eta 1934 bitartean Ipar Euskal Herriko Begiraleak euskal emakume nazionalisten taldeko lehendakaria izan zen. 1934an Jean nebarekin Piarres Lafittek sortutako Eskualherrizaleen mugimenduan sartu zen eta horren Aintzina hilabetekarian idatzi zuen. Zuberoan euskara irakaslea izan zen, bereziki Altzai eta Lexantzün. Nahiz eta Frantziako Hezkuntza sistemako kide ez izan, Frantziako Gobernuak Les Palmes Academiques saria eman zion. Iparraldeko eskoletan euskara irakasteko metodo bat prestatu zuen, Paueko Hezkuntza Ordezkaritzak onartua. Aldi berean Espainiako Gerra Zibila denboran hegoaldeko euskaldunek pairatzen zutenaren aurrean aktibo aritu zen eta idazle ezagunak (Mauriac, Bernanos...) bildu zituen salaketa lanerako. Bigarren Mundu Gerran ere, beste Jauregiberritar batzuekin batera, nazien kontrako erresistentzian aritu zen, era izkutuan orduan emakumezkoen kasuan ohikoa zen gisan. Euskaltzain urgazlea zen, eta 1975ean Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen.

Ezaugarriak aldatu

39 jelkaldi ditu. Errejenta Jean Berdot izan zen, Orkestraren eta musika berrien arduraduna, Karlos Gimenez. Zuberotar dantza berrien ardura Mixel Etxekoparrena izan zen. Dantza irakasleak Marcel eta Albert Lerdou. Kartelaren diseinatzailea Gonzalo Etxevarria izan zen.

Abestiak aldatu

Abesti guztiak Pier Paul Berzaitzena dira, bi izan ezik: "Sor leküa", herrikoia dena, eta "Eskiulako kantorea", Pierre Rousseu "Latxikana"rena.

  • "Emigranteen balada"
  • "Sor leküa"
  • "Gaü ainera"
  • "Türkena"
  • "Gerlako leterak"
  • "Hil biziak"
  • "Begiraleak"
  • "Gernika"
  • "Artzain filosofoak"
  • "Zamalzainen otoitza"
  • "Hiltzea"
  • "Eskiulako kantorea"

Bibliografia aldatu

  • Madalena de Jaureguiberry. Eskiula, 2000.

Diskoa aldatu

  • Ameriketan euskaldunak, José Mendiague pastorala izenburupean plazaratu zen 2000an. AG CD 275, Code AG 910, Baiona, 2000. [1]

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu