Madalen edo Matxalen Busturingo euskal kantu herrikoia da. Kantu herrikoi gehienekin bezala, noizkoa den jakiterik ez da, baina José Juan Santestebanek jaso zuen lehenbiziko aldiz 1862an Aires Vascongados euskal kantu herrikoien bilduma-lanean. 1981ean Sendoa argitaletxeak berrargiratu zituen pieza guztiak. [1][2]

Madalen Busturingo
Kantuaren eskuizkribua, 1872. urtean Jose Manterolak euskal kantuekin osatutako liburuan jasoa
ArgitalpenaBlack
Grabazioa1991
HizkuntzaEuskara
IdazleaHerrikoia


Hitzak aldatu

Lehenbiziko bi bertsoak dira ezagunenak, baina Oskorrik zortzi bildu zituen Oskorri & The Pub Ibiltaria 2 diskoan. [3]

Madalen Buzturingo
gauean gauean
errondean dabiltza
zure portalean.
Ai! Madalen, Madalen!
Ai! Madalen!
Zure bila nenbilen
orain baino lehen.

Hasi goiko kaletik
beheko kaleraino
ezta ederragorik
Madalentxo baino.
Ai! Madalen, Madalen!
Ai! Madalen!
Zure bila nenbilen
orain baino lehen.

Zein ote da berorri
horren famosoa,
Madalen deritzona
neskatza airosoa!
Ai! Madalen, Madalen!
Madalen nirea!
Zure ondoren dabil
bueltaka jendea.

Kalean gora behera
isil eta serio,
ilearen puntean
zintea dario.
Ai! Madalen, Madalen!
Madalen gaixoa!
Seigarren batailoian
daukazu majoa.

Elizara joan eta
belauniko jarri,
lehenbiziko errezoa
bere majoari;
txikitxoa da baina
bai konpondutxoa,
kazadoreetako
kabo aurrengoa.

Txikitxo naizelako
ez nazazu utzi,
kapitan izanen naiz
bihar edo etzi.
Ai! Madalen, Madalen!
Madalen maitea!
Zu nahi zintuzket ba
nire emaztea!

Goiko komentutikan
eta kaleraino
ezkontzeko asmotan
makina bat dago.
Ai! Madalen, Madalen!
Ai! Madalen!
Zure bila nenbilen
orain baino lehen.

Ikuste bakoitzean
Madalen kalean
zer poza sentitzen dut
nire bihotzean!
Ai! Madalen, Madalen!
Madalen lorea!
Nahiko nuke bazina
betiko nirea!

Egitura aldatu

Bertsoaren neurria seiko txikia edo hiru puntuko txikia deiturikoa da, ondoko egitura metrikoarekin: 7 / 6A / 7 / 6A / 7 / 6A. [4] Hau da, sei zazpi lerro bakoitietan eta sei bikoitietan.

Partitura aldatu

 
Madalen kantu herrikoiaren partitura. Lehen aldiz jasoa partitura honetan

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko muska argitaletxeak, Eresbil musikaren esukal artxiboa, 2018-02-08
  2. Euskal kantutegia, Eusko Ikaskuntza, 2018-02-07
  3. Oskorri, 1971-2015, Badok, 2018-02-09
  4. Madalen Busturungo, BDB Bertsolaeritzaren datu-basea, 2018-02-09

Kanpo estekak aldatu