Maaouya Ould Sid'Ahmed Taya

Maaouya Ould Sid'Ahmed Taya, batzuetan soilik Uld Taya (arabieraz: معاوية ولد سيد أحمد الطايع‎; Atar, Mauritania, 1941eko azaroaren 28a -), mauritaniar politiko eta militarra da.

Maaouya Ould Sid'Ahmed Taya
Mauritania gov ould taya 210 eng 30apr05.jpg
Mauritaniako presidentea

1984ko abenduaren 12a - 2005eko abuztuaren 3a
Sid Ahmed Ould Bneijara (en) Itzuli - Mohamed Khouna Ould Haidalla (en) Itzuli
5. Mauritaniako Lehen Ministroa

1981eko apirilaren 25a - 1984ko martxoaren 8a
Sid Ahmed Ould Bneijara (en) Itzuli - Mohamed Khouna Ould Haidalla (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza Atar1941eko azaroaren 28a (78 urte)
Herrialdea  Mauritania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Jasotako sariak
Gradua koronel
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
Alderdi politikoa Republican Party for Democracy and Renewal (en) Itzuli

BiografiaAldatu

Mauritaniako gudarostean sartu ondoren, 1961ean alferez-maila lortu zuen, eta 1967an kapitain. Bien bitartean zenbait kargu izan zituen Defentsa Ministerioan eta Estatu Nagusian. 1973an komandante izendatu zuten. Hurrengo urtean Parisko Gerrako Goi Eskolan sartu zen eta Mauritaniara itzuli zenean, hurrengo urtean, Estatu Nagusi Laguntzaileko buru izendatu zuten. 1976-1978 urteetan Saharako gerran parte hartu zuen.

1978an, Ould Daddah lehendakaria kargua uztera behartu zutenean, Defentsa-ministro izendatu zuten. 1981eko apirilean Lehen Ministro eta Defentsa Nazionaleko ministro izendatu zuten, koronel izendatzeaz gainera, eta 1984an, Salbazio Nazionaleko Batzorde Militarreko lehendakari.

1989an Maroko, Libia, Aljeria, Tunisia eta Mauritaniako estatuburuek, Marrakexen elkartuta, Magreb Arabiarraren Batasuna sortu zuten.

1991n erreferenduma deitu zuen independentziaz geroko lehen konstituzio demokratikoaz bozkatzeko. Gehiengoz onartu zen konstituzioa, eta Uld Tayak, Mauritaniako lehendakari gisa, konstituzioa aldarrikatzeko dekretua izenpetu zuen. Lehendakariaren dekretua betetzeko eta demokrazia ezartzeko lehen urrats gisa, lehendakaritzarako hauteskundeak deitu ziren 1992an, eta Ould Tayak irabazi zituen. Handik gutxira, legegintzarako hauteskundeak egin ziren, eta lehendakari Tayaren Alderdi Errepublikar Demokrata eta Sozialistak irabazi zituen. Oposizioko alderdiek ez zuten parte hartu.

ErreferentziakAldatu