Mañana goodbye. Elkarrekin lan egiten duten emakume taldea. Tabakaleran, 2015eko irailaren 11an sortutako erakusketa da eta 2016ko irailean amaituko da.

Garai bateko tabako fabrika, produkzio moduan aldaketak bultzatuta, gaur egungo Nazioarteko Kultur Zentroaren bilakaera ikertzen duen 12 kapituloko seriea da. Zelatan, bi galdera garrantzitsu: lanari dagokionean, zer behar dugu iraganetik? Eta, nola eta nondik hitz egin memoriaren inguruan? Tabakalera galdera hau eta beste hainbaten ikur da, eta eraikineko espazio txiki bat, Sotoa, bideratu du proiektu hau hartzeko. Bertan, ikus-entzunezko instalazio moduan erakutsiko da seriea.

Hilero kapitulu bat gehituko da, bere irekieratik hasi, irailaren 11an, eta 2016ko irailararte. Proiektua ekintza publiko programa batekin osatuko da.

Proiektu honen parte-hartzaileak Marion Cruza eta Pablo Marte dira.

Atalak[1] aldatu

1. atala[2]

2. atala: Multzo-inpresioa, bakardade-inpresioa[3]

3. atala: fresh work machine[4]

4. atala: makinaren ezin ulertua[5]

5. atala: Carmen operazioa[6]

6. atala: M andrearen lehen liburuari buruzko oharrak[7]

7. atala: La vie matérielle[8]

8. atala: jarduera kulturalak[9]

9. atala (25'12''): Desagerpenari deika[10]

Topaketak[11] aldatu

Lantegitik atera eta gero jarduera-programa bat da. Bere helburua Mañana Goodbye, proiektuaren bidelagun izatea da. 1895ean zine-historiari hasiera eman zioten bi filmeen planoz kanpoko eszenak ditugu abiapuntu: Trena geltokira iristen eta Langileak Lyongo Lumière lantokitik ateratzen, Louis Lumiére-k sortuak biak. Programaren barruan lau topaketa egingo dira:[12]

Saio hauek 2016ko martxoaren 2an, apirilaren 7an eta irailaren 15ean burutu dira. Topaketa hauetan filmak ikusi eta gaiaren inguruan hitz egitea da, hala nola, zinea eta lana, lana eta generoa, bizipenak eta memoria, banakako subjektua eta subjektu kolektiboa, produktibitatea eta ez produktibitatea hitz egingo da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Mañana goodbye